Bizilagun pobreak atzeko atetik sartzera behartzen dituzten etxeak ugaritzen ari dira Londresen

  • Londresko urbanizazio aberatsetan diru sarrera baxuagoko bizilagunak erosle dirudunengatik banantzen ari dira, sarrera eta zerbitzu-gune bereiziak erabiltzera behartuz. “Ate txiroak” izenez ezagutzen den fenomenoa hazten ari dela argitaratu du The Guardian egunkariak.


2014ko abuztuaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ezkerrekoa da aberatsentzako sarrera; eskuinekoa aldiz, txiroentzako atzeko atea. (theguardian.com)

Etxeko sarreraz gain, besteak beste, bizikletentzako aparkalekua, zabor-ontziak eta posta lekua ere txiro eta aberatsendako banatzen ari dira Londresen. Luxuzko etxe-blokeetan merkeagoak diren etxebizitzak egitera behartuta daude legez (Babes Ofizialeko Etxebizitzen antzeko gisan funtzionatzen dutenak).

Kostu baxuagoko etxe horiek erosi nahi dituztenei aurrez abisatzen diete ate nagusia ez den beste sarrera bat erabili beharko dutela eta autoarentzako aparkalekurik ezingo dutela eduki, bizilagun aberatsek ez bezala.

Bereizketa sistema horrek “jende arrunta mespretxatzen” duela salatu du Ingalaterrako Alderdi Berdeak. Alkateak denbora luzez ezikusiarena egin duela eta instalazio bananduak dituzten eskaerak ez lituzkeela onartu behar adierazi dute.

New Yorken ere “bi klase sozialak”, hobe aparte

Londresen normalizatzen ari den praktika eztabaidagai izan da New Yorken ere azkenaldian. Auzo aberatsetako zenbait etxebizitza bloketan, jabe aberatsak hotelen atarien gisako pasabidetik sartzen dira; diru sarrera baxuagoko bizilagunak aldiz, kantoi bateko atetik sartzera behartzen dituzte.

Hiriko alkate Bill de Blasiok esan du neurriak hartuko dituela eraikinetan diru-sarreren araberako instalazio bereiziak eraiki ez daitezen.

Higiezinen erosketa agente batek, aldiz, argudiatu du “bi klase sozialak ez elkartzeko” dituztela sarrera bereiziak hainbat eraikinek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erresuma Batua
Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Eguneraketa berriak daude