Pirateriaren kontrako legeen aurka egin dute AEBetako hainbat webgunek


2012ko urtarrilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Wikipediaren gaurko azala.

Euskal Herrian goizeko 6:00ak zirenean hasi da. Ingelesezko Wikipediak orri beltz batera bideratzen du erabiltzailea, eta egun osoan ez dela erabilgarri egongo azaltzen dute. Googlek orri honetara lotura jarri du azalean.

Itzalaldiak eta lege proiektuaren aurkako ekintzak Twitter bidez jarrai daitezke #STOPSOPA etiketarekin. Honez gain, Androidek Boycott SOPA aplikazioa proposatu du, lege proiektua zein enpresek babesten duten jakin eta erabiltzaileak hauei boikota egitera animatzeko.

SOPA lege proiektua onartzen bada, egile eskubideek babestutako lanen (liburu, musika, film eta abarren) deskargak onartzen dituzten webguneak itxi ahal izango ditu AEBetako gobernuak. Halaber, webgune horietan iragarkiak jartzen dituztenei hori egitea debekatu eta webguneak baliabiderik gabe utziko ditu.

Inongo epaileren parte hartzerik gabe egingo du hori gobernuak, eta ez du garrantzirik izango webgunea zein herrialdetan ostatua dagoen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude