Parisetik Bilbora Nafarroatik bultza, prest gaude

  • Abenduaren 9an manifestazio alai eta erreibindikatiboa egin zuten hamaika mila pertsonak Pariseko karriketan “Orain presoak” lelopean. Manifestazio hori, berriz, ez da  mobilizazio bat gehiago izan, dinamika orokor baten zutabe garrantzitsua baizik. Denbora luzez landu duten dinamika horren bitartez Frantziako Gobernuak euskal presoekiko duen jarrera aldatzea lortu nahi da. Horretarako, lehenik eta behin, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen batasuna eraiki dute eta guzti horien sostengua izan du aipatu manifestazioak.


2018ko urtarrilaren 10an - 11:10

Pariseko manifestazioan parte hartu dutenek, presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrien amaiera exigitu dute. Horrela, presoen hurbilketa Euskal Herrira eta elkarretaratzea, gaixorik dauden presoak askatzea eta baldintzapeko askatasunak eskuratu ahal izatea aldarrikatu zuten.

Dinamika horren testuinguruan, bestalde, Frantziako Gobernuaren keinu pare bat ezagutu berri dugu. Batetik, 7 presori DPS izendapena kendu zaie –espainiar estatuan lehen graduaren pareko kalifikazioa da–. Bestetik, manifestazioa eta gero Frantziako Gobernuaren bozeramaile batek esan du “printzipioz ez dutela baztertuko trasladoen eskaera banan-banan eginez gero”. Atea ireki daitekeen seinalea da hori, kolpe batez eta parez pare irekiko ez dela dakigun arren.

Nafarroan ere egoera aldatzen hasia ote den zantzuak daude. Horietariko esanguratsuenak dira azken hilabete hauetan izandako bi deklarazio. Bata, Nafarroako Parlamentuan preso gaixoak askatzearen aldeko adierazpena onartu zen Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, I-E eta PSNren babesarekin. Bestea, adierazpen hori bere eginez sindikatu guztiek aho batez onartu genuen deklarazioa (CCOO, UGT, ELA, LAB, CGT, EHNE, STEILAS, ESK, Hiru, Solidari). Bi gertakizun horiek ere lan iraunkor baten fruituak dira, kasu honetan Foro Sozialaren bultzadapean egin diren hainbat lan saioren emaitzak. Irudikatzen dutena argia da: Nafarroako gehiengo instituzional, politiko eta sindikala kartzela politika aldatzearen alde dagoela. Beraz, eszenatoki berri batean sartzeko aukerak daude, eta salbuespenezko neurriekin bukatzeko aroa ireki daiteke herritarrok ardura hartzen badugu.

Hartara, konpromiso hori adierazteko aukera izango dugu urtarrilaren 13an Bilboko kaleetan. Nafarroako indar sindikalek  dei egiten die Nafarroako herritarrei “Prest gaude” lelopean egingo den mobilizazioan parte hartzeko. Ezhoiko mobilizazioa izatea nahi genuke, aro berri baterako urratsa, bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraiki dezagun guztion artean.  Horretan, urgenteena eszepziozko neurri eta legediarekin bukatzea da, gaixo dauden presoak kaleratzea, urruntze politika bertan behera uztea, eta guztion artean presoen gaiari irtenbide osoa emateko akordioa eraikitzen hastea. Izan ere gizarteari dagokiolako gatazkaren ondorio guztiak konpontzeko protagonista izatea.

*Iritzi artikulu hau Nafarroako LAB, ELA, HIRU, ESK, EHNE, STEILAS eta CGT sindikatuek publiko egin nahi dute

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Eguneraketa berriak daude