"Palestinako mugimentu ez-biolentoarekin izututa dago Israelgo segurtasun estabilshmenta"

  • Israelek independentzia aldarrikatu zuela 70 urte betetzear direnean, palestinarren protestek aurrera jarraitzen dute okupazioaren aurka. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 33 palestinar hil dituzte soldadu israeldarrek azken hiru asteetako protestetan. "Itzulerako Martxa Handia" kanpaina egiten ari dira, Israelek ehunka milaka palestinar beren etxeetatik kanporatu zituztela oroitarazi eta itzultzeko eskubidea aldarrikatzeko.


2018ko apirilaren 20an - 12:03

Palestinako autoritateek estimatzen dute 4.300 palestinar zauritu dituztela protesta baketsu hauetan. Gazako autoritateek salatu dute Israel berariaz ari dela kazetari eta medikuak jo-puntuan jartzen.

Protestak hasi direnetik, kazetari bat hil dute –Yaser Murtaja– eta beste 66 kazetari zauritu. Horrez gain, 44 mediku zauritu dituzte eta 19 anbulantziaren aurkako erasoak egin.

Protesta-kanpaina honek maiatzaren 15a bitarte irautea aurreikusten da, Israelen Independentzia Egun ofiziala, eta Palestinarren Nakba Eguna, hau da, Hondamendiaren Eguna.

Democracy Now hedabide amerikarrean Columbia Unibertsitateko Ikasketa Arabiarretako irakasle Edward Said elkarrizketatu dute. Bere hitzetan nabarmentzekoa da fase berri baten hasiera. "Ia bere osotasunean mugimendu ez-biolentoa da. Israeldarrak saiatzen dira fokoa jartzen, aldarrikatzen, palestinarrak biolentoak direla eta harriak botatzen dituztela, baina literalki dozenaka milaka lagunek hesira egiten dituzten martxak dira, bertan kanpaldia egiten dute, protesta ekimenak aurrera ateratzen dituzte eta ehunka milaka bala tiro egiten dizkiete. Zenbakiek bere kasa hitz egiten dute, milaka lagun zauritu dituzte eta dozenaka hil".

Bere ustez, "Palestinako mugimentu ez-biolentoarekin izututa dago Israelgo segurtasun estabilshmenta". "Palestinarrek biolentzia erabiltzen duten edozein narratiba erraz dominatzen dute israeldarrek. Baina palestinarrak hesira oinez joan eta beren eskubideak eskatzen dituzten narratiba oso deserosoa zaie".

Nermeen Shaikh kazetariak galdetu dio ea lehen aldia den Israelek hain modu "desproportzionatuan" erantzun duena, eta Khlidik ezetz erantzun.

"Palestinako protesta ez-biolentoak dira dudarik gabe herri honen historian gutxien kontatu diren gertaerak. Arreta handia jartzen dugu ekintza biolentoetan. Baina Lehen Intifada, adibidez, nagusiki ekintza ez-biolentoa zen. Hiru edo lau urtez, palestinarrek protesta masibo ez-biolentoak egiten zituzten. Errepresio latzarekin egiten zuten topo beti. Isaac Rabin-ek "hautsi beren hezurrak" agindua eman zien soldaduei defentsa ministro zela. Beraz, ez da lehen aldia israeldarrek biolentzia hain modu desproportzionatuan erabiltzen dutela. Hala ere, uste dut ez direla sekula puntu honetara heldu, non literalki tiro egiten ari diren oinez doazen milaka lagunen aurka".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Protesta

Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]


Eguneraketa berriak daude