EH Bilduk eta Ezkerrak prentsaurrekoa eman dute Aroztegiako proiektua aurrera eramaten ari den enpresak salaketa jarri dielako bost hautetsiri. Elizondoko herriko plazan protesta egiten ari direnei argindar publikoa erabiltzeko baimena emateagatik jarri diete salaketa, prebarikazioa delakoan.
Zinegotziek adierazi dute edozein herritarri ematen diotela baimena, arauak betetzen badira eta kasu hau ez dela salbuespena izango.
Enpresak botere ekonomikoaren aurrean makurtuko diren herritar eta instituzioak nahi dituztela salatu dute. Presioak presio, baztandarrek erakunde publikoen autonomia mantenduko dutela adierazi dute.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.
Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.
Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.