Migrazio-kontrolak estutzearekin lotu du EBren etorkizuna Europar Kontseiluko presidenteak

  • Europar Kontseiluko presidentearen iritziz, “batasunak iraungo badu, inmigrazioarekiko jarrera irmoa hartu behar du”. Brexitaren osteko Erresuma Batuarekin harreman onak izateko deia luzatu die batasuneko kideei.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 14a
Donald Tuskek Europar Batasunak migranteekin izan behar lukeen jarreraren inguruko hausnarketa plazaratu du.

Brexita eztabaidaren erdigunean kokatuko bada ere, zenbait gai aztertuko dituzte Europar Batasuneko kideek –Erresuma Batuak izan ezik– asteazkenetik aurrera Bratislavan egingo duten bileran. Gai horien inguruan aritu da Donald Tusk Europar Kontseiluko presidentea, gutun batean: Brexitaz gain, migrazio krisia, Errusiarekiko harremanak edota jihadismoa izan ditu hizpide.

Migrazio krisiari dagokionez, Tuskek uste du “egoerari erantzun azkar eta bateratua ez emateak gizarteak agintariengan duen konfiantza gutxitu duela”. Bere esanetan, “berebiziko garrantzia du askatasuna eta segurtasunaren arteko oreka berrezartzeak”, eta horretarako beharrezko jo du “kanpo mugen irekiera eta babesa indartzea, kontrol eraginkorra sustatzeaz gain”.

Izan ere, “migrazio krisiak kolapsoaren ertzean utzi du Europar Batasuna”. Uste du segurtasuna dela europarren kezka nagusienetako bat, eta jihadismoarekin lotu du hori: “Gure kanpo mugetako datu baseetan mundu guztia kontrolatu beharra daukagu”.

Brexita, europar guztien ardura

Tuskek Brexita britainiarren arazotzat soilik ez hartzeko eskatu du. Bere arabera, “galdeketaren emaitza milioika europarren eguneroko zalantzen isla da”. Zenbait adibide jarri ditu: gizartearen eta herrialde bakoitzaren segurtasuna, haien interesen babesa, kultura edota bizimodua, esaterako. Tusken arabera, “gai hoiek Erresuma Batuak EBn geratzea bozkatu arren berriz aztertu beharko lirateke”.

Brexitaren osteko Erresuma Batuarekin harreman onak izateko dei egin die Europako estatuei, baina ohartarazi du britainiarrek irteteko asmoei buruzko adierazpen ofizialik egon arte ez dela negoziaketarik egongo. Bien bitartean, EBko estatuen komunitate zentzuarekin jokatu behar dutela iradoki du.

 

Kanal hauetan artxibatua: Errefuxiatu krisi globala  |  Europar Batasuna

Errefuxiatu krisi globala kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-22 | Andoni Mikelarena
Lotsaren harresia Bilboko Portuan

Bilboko Portuko arduradunak lau metroko altuera duen harresi bat eraikitzen ari dira, errefuxiatuak ferryetan polizoi modura sartzea eragozteko. Erabaki horrek erreakzio ugari eragin ditu.


2017-10-11 | Andoni Mikelarena
Migranteak ilegalki kanporatu ostean Zoidok dio "ez dutela zertan hesia saltatu"

Senatuan hitz egin du Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak, aurreko astean Estrasburgok migranteen kanporatze azkarraren inguruan emandako epaiaz.


2017-10-10 | Andoni Mikelarena
Lotsaren harresia Bilboko Portuan

Bilboko Portuko arduradunak lau metroko altuera duen harresi bat eraikitzen ari dira, errefuxiatuak ferryetan polizoi modura sartzea eragozteko. Erabaki horrek erreakzio ugari eragin ditu.


Rohingya herria, sarraskitik ihesi

Rohingya herriko ia milioi erdi lagunek ihes egin dute Myanmarretik (lehengo Birmania) Bangladeshera. Myanmarreko Gobernuko iturriek berriki aitortu dute rohingyen herrien %40 hustu direla armadaren bortizkeriatik ihesi. NBEko Giza Eskubideen goi komisario Zeid Ra’ad Al Husseinek adierazi du “ageriko garbiketa etnikoa dela”.


2017-09-29 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko konpromisoak bete ditzan eskatuko diote Europari irailaren 30ean

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) plataformak deituta, elkarretaratzea egingo dute Bilbon irailaren 30ean, Europar Batasunari exijitzeko bete dezala orain bi urte hartu zuen errefuxiatuak jasotzeko konpromisoa. Irailaren 26an agortu zen 180.000 pertsona inguru hartzeko EBk bere buruari ezarritako epea, eta kopuru horren %28 ingururi baino ez zaio eman harrera duina.  


2017-09-26 | Unai Brea
Bi urteko epea beteta, hitz emandako errefuxiatuen herena baino ez du jaso Europak

Orain urte bi, Europar Batasunak errefuxiatuak jasotzeko kuotak banatu zituen estatu kideen artean, batez ere Italia eta Greziari presioa arintzeko, horietara iristen baitziren gehienak, Mediterraneoan barrena. Epea bete da eta hartutako konpromisoaren %28 inguru baino ez da bete, askoz gutxiago Espainiako Estatuan (%13) eta Hego Euskal Herrian. Iruñean mobilizazioa iragarri dute.


2017-09-22 | Euskal Irratiak
Hogeita bost iheslari aterpetu dituzte Baionako atseden zentroan

Astearte gauean etorri dira 25 errefuxiatu Parisetik Baionako AFPA zentrorat. Hor egoiten ahalko dira abenduaren 31 arte.


2017-09-19 | Xalba Ramirez
Zierbenako migratzaileen kasua sentsazionalismoz informatu izana salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak

Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak salatu du Zierbenan 30 migratzaileren atxiloketari hedabideek emandako trataera sentsazionalista: “Merkantilizaziora jotzeak, kazetaritzako jazarpen-teknikak erabiltzea edo ikuskizun bilakatzeak atsekabetzen gaitu”.


2017-09-12 | Hiruka .eus
Iaz Mediterraneo itsasoan 5.000 errefuxiatu hil zirela salatu dute Ereaga hondartzan

Joan den zapatuan, hilaren 9an, errefuxiatuen aldeko ekimena egin zuen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Algortako Ereaga hondartzan. Gainera, 2016an euren herrialdeak utzi behar zituzten 5.000 pertsona baino gehiago Mediterraneo itsasoan ito zirela salatu zuten, "aurreko urtean baino %25 gehiago!".


2017-09-11 | Xalba Ramirez
Espainiako Poliziak hogei gazte migratzaile atxilotu ditu Zierbenan

Espainiako Poliziak jatorri albaniarreko hogei bat gazte atzeman ditu igandean Zierbenako migratzaileen akanpalekutik. Porsmouth-era (Ingalaterra) doan ferryan ezkutuan bidaiatzeko asmoa omen zuten.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude