Mallorcako erraustegia: irrazionala eguneroko bihurtzen denean

  • Esan liteke logikoa dela norbaitek enpresa baten zerbitzu bat erabiltzen ez duenean horren ordainik ez pagatzea, eta erabiltzen duenean ordaina erabiliaren araberakoa izatea. Mallorcan ez da horrela. 2013tik aurrera, uharteko familia guztiek tasa bera pagatzen dute errausketagatik (esan nahi baita, zaborrak erretzeagatik), Espainiako tasarik handiena. Horrek berekin dakar berdin pagatzen dutela bai hondakinen %80 errausten duten udalek eta bai hondakinak %30eraino murriztea lortu dutenek. Baina nola iritsi dira egoera horretaraino?


2017ko uztailaren 06an - 12:13
Mallorcako Son Reus erraustegia. (Argazkia: Mallorca Hoy)

1997an erraustegi handi bat eraiki zuten urtean ia 300.000 tona zabor erretzeko gaitasunarekin. Administrazioak eta erraustegiaren promotoreek (TIRME enpresa, Endesa eta Iberdrola tartean dituenak) beti bezala agindu zuten plantak balioko zuela hondakinen kudeaketa hobetzeko, kosteak merkatzeko eta gehiago birziklatzeko. Alabaina, 2001ean erraustegiaren erretze ahalmena 700.000 tonaraino handitu zuten (gaur egun Espainiako Estatuko handiena da). Horrekin aurrekontua ziztu batean handitu zen 276 milioi euroraino. Begi bistan denez, enpresak orain inbertitutakoa berreskuratu eta kobratu nahi du, Mallorcako Kontseiluarekin adostu zuen moduan 2041 arteko kontratu blindatuarekin.

Burugabekeria honen ondorioz uharteko udalek pilatuta daukate TIRMErekiko 90 milioi baino gehiagoko zorra. Eta dena zergatik eta apustu egiteagatik errausketaren alde, horrek hondakinen arazoa soluzionatu beharrean ekarri duelarik Europar Batasunak birziklatzeaz eta berreskuratzeaz ezarritako lege eta zuzentarauak urratzea, Bruselatik zigorrak iristea ekarriko duen urratzea. Hala ere, proiektua sustatu zuten arduradun politikoak ustelkeriagatik epaitu dituzte.

Paradoxa da Mallorcan 30 bat udalerrik apustu egin dutela beren hondakinak biltzea Atez Ate (alegia, ondo berezita eta egutegiaren arabera biltzea hondakinak). Horrela ari dira hiri hondakinen %70 biltzea (Puigpunyent, Espories...) horrela natur baliabideak ez erre, gutxiago kutsatu eta dirua aurreztuz. Horra sustatu behar liratekeen neurrietako bat.

Gainera, uhartea izateagatik, Mallorcak aparteko baldintzak dauzka bere lurraldean ezartzeko ontziak itzultzeko sistema (SDDR gaztelaniazko sigletan), zeinarekin berrerabili eta birziklatu ontzien %98, Alemanian bezala. Uhartea bisitatzen duten turistetako gehienek (eta urtean zortzi milioi dira) hala egiten dute beren sorterrietan eta hori abantaila handia da.

Ikusten dugu, beraz, irrazionala dena egunero bihurtu dela Mallorcan eta gure sakelak, osasunak eta ingurumenak ordaintzen dituztela kalteak. Hori bai, sekulako etekinak utziz beren akziodunekiko leial diren enpresei eta denen ongizatearen alde lan egiteko interes gutxi duten arduradun politikoei.

Julio Barea (@JulioBarea) Greenpeace-Españaren barruan Energia eta Hondakinen kanpainaren arduraduna da.
Artikulua 2012an plazaratu zuen arren, aste honetan zabaldu du berriro egileak, gaurkotasunik batere galdu ez duelakoan joan den astean erraustegiko eskoriak Palmako portuan itsasoratzearen eskandaluak erakutsi duenez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude