Bilboko Maison 13 eraikina hustu izana salatzeko manifestazioa egin dute

  • Ertzaintzak Bilboko Alde Zaharreko Maison 13 eraikin okupatua hustu duela salatzeko manifestazioa egin dute ostegun arratsaldean.


2014ko abenduaren 11n - 09:07
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Maison 13 Bilboko etxe okupatua desalojatzen ari dira. (Argazkia: @uriolaeus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pertsona bat atxilotu eta beste zenbait identifikatu ditu Ertzaintzak Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizeko 10:00etan hasi da Ertzaintza eraikina husten. Hainbat lagun bildu dira Alde Zaharrean barruan daudenei babesa adierazteko.

Twitter bidez zuzeneko jarraipena egin du @Bilbao2013 kontuak eta #maison13 eta #erresistentzianbizigara traolak erabili dituzte gertatzen ari zenaren berri emateko.

Goizean herritar batek grabatutako irudiak:

Jarraian Maison 13 eraikinaren inguruko bideo bat ikusgai:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude