Loditasuna lohitzat jo, eta murala ezabatu du Lekeitioko Udalak

  • Loditasuna lohia dela iritzita, hondartzako murala ezabatu du udalak. Muralean emakume lodi ahaldundu bat agertzen zen, bere gorputzarekin gustora. Arrazoiak paisajistikoak ei dira, muralean irudikatu genituen emakumeak ez dituzte antza, udal irizpideak betetzen.


2016ko uztailaren 14an - 16:33

Irizpideak noski, ez dituzte inon idatzita, murala udal baimenarekin egin baitzen iaz. Eta beraz zer dela eta kendu dute baimendutako murala? Alkate jaunaren eta bere gorbenukideen edertasun kanonarekin bat ez datorrelako, horra! Hori izan da udalak eman digun erantzuna, hilebete galdezka ibili ostean ea murala beraiek ezabatu duten, lotsagabekeri hori izan da eman diguten erantzuna.

Hondartzan egin genuen murala, jakitun, uda sasoiarekin batera bikoizten direla gure konplejuak. Ez dela beti erreza izaten, hondartzara joan eta gure gorputzak biluztea. Ez dela erreza gure gorputzak ez direlako iragarkietako emakumeenak bezalakoak. Baina hamaika konpleju eta kontraesan izanda ere, saiatzen gara hainbeste min eragiten digun edertasun eredu horren aurka altxatzen. Eta horregaitik egin genuen murala. Gure gorputzak maitatzeko, hainbat eta hainbat emakumeei arnasgune bat emateko. Baina gure gorputzak diren bezelakoak maitatzea ez da desiragarria Lekeitioko EAJ-rentzat. Emakume errealen gorputzen irudiak ez dira ederrak EAJ-rentzat. Arrazoi paisajistikoak! mesedez eta faborez!

 

 

 

Argazki oina

 

 

 

Eta azkenean, 5 urteren ostean, bagoaz Berdintasun Batzordetik. Azken hilabeteetan udaletik jasotako tratu eskasa onartezina delako. Zergaitik ez diguzue batzordean bertan esaten, baimendutako murala ezabatuko duzuela? Ez duzuelako partehartzean sinisten. Batzordea zuen lana guk egiteko baino ez duzuelako erabiltzen. Ez zaretelako ausartzen arpegira esaten murala ezabatuko duzuela. Ez daukazuelako arrazoirik, irizpiderik. Berdintasun batzordean lan egin arren, udal gobernuko kideek behin eta berriz gezurrak esan dizkigute (pankartak ez dituztela kendu eta gero baietz); mesprexatu gaituzte (baimendutako murala ezabatuz); umilatu gaituzte (pankarten bila zamarpotora joateko esan zigun behin udaleko batek) eta guk egindako ikusezin bihurtu nahi izan dute (azken udaleko aldizkarian udal berdintasun planetan Potxuak Martxanek egindako lana ez zuten behin ere aipatu).

Antza alkateari gustatu behar zaio ze aldarrikapen, ze artelan egin ahal diren herrian. Baina baimena lortuta ere gero ezabatu egiten ditu udalak bere nahiera. Kalea baina, denona da eta denok dugu adierazteko eskubidea. Eta horregaitik denagatik udalarekin harremanak etetzen ditugu. Ez gara etorri zuentzat atsegina den feminismoa egitera. Betiko moduan, lanean jarraituko dugu Potxuak Martxanekook. Desobedienteak garelako eta plazerrez egiten dugulako... #La vamos a liar gorda!

Nere, Maite, Eli, Leire, Oldazne, Amaia, Itzi, Jone, Igone eta Uzuri

Potxuak Martxaneko kideak

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude