Larunbat eguerdian euskalzaleek manifestazioa egingo dute Iruņean euskararen defentsan

  • Bide eman euskarari. Berdintasunaren alde! goiburupean aterako da manifestazioa larunbatean 12:00etan Iruñeko autobus geltoki zaharretik.

Xabier Letona @xletona
2017ko abenduaren 15a
2016ko uztailean ere manifestazioa egin zen Iruņean Gobernuari eskatuz neurri ausartagoak hartzeko. (Jagoba Manterola / Argazki Press)

Kontseiluak deitu du manifestazioa eta bere helburu nagusia da babestea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak zerrenda bakarra ezartzeko hartutako erabakia. Nafarroa da Espainiako Estatuko erkidego bakarra irakasleek bi zerrenda dituztenak funtzionario izateko: batean gazteleraz dakiten irakasleak eta bestean euskaraz dakitenak. Bietan egon nahi badute, bi azterketa egin behar dituzte euskaldunek.

Euskaldunen aspaldiko aldarrikapena da ez daitezela bi egon, bakarra baizik eta herritar bakoitza bere meritu guztiekin lehia dadila horretan. 2015ean ere ahalegindu zen orduko hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendoza zerrenda bakarrarekin, baina atzera egin zuen, bereziki UPN, PSN eta hezkuntzako sindikatu batzuek ere gogor egin zutelako asmoaren aurka, bereziki CCOO, UGT eta Afapna.

Orduan, hala ere, orain bezala klabea izan zen Izquierda-Ezkerraren posizioa, oro har Gobernua sostengatu arren, zerrenda bakarraren aurka egin baitzuen. Legebiltzarrean bozketa galtzeko beldurrez atzera egin zuen Geroa Baik. Orain ez, ordea, Maria Solana kontseilariak aurrera egin du, baina Ezkerrak ere bai. PSNk berehala esan zuen lege bat “ad hoc” egitea proposatuko zuela abenduan bertan bi zerrenda egon daitezen legez behartzeko eta Ezkerrak sostengatuko duela iragarri zuen.

Ahal Duguk joan den larunbatean erabaki zuen ez zuela sostengatuko PSNren ekimena; bere ustez ere zerrenda bakarra egon behar da, baina ez orain, trantsizio denbora baten ondoren finkatu beharko litzateke, bestela une honetan funtzio publikora iritsi nahi duten irakasle erdaldunak kaltetuko lirateke.

Iruñeko euskarazko haur eskolak

Eta testuinguru horretan, asteartean ezagutu zen Nafarroako Lurralde Auzitegiak euskarazko haur eskolen aferan emandako epaia: ez da legezkoa Iruñeko Udalak berak kudeatzen dituen haur eskoletan euskarazko plazak handitzeko 2016an egin zuen plana. Zergatik? Funtsean, sortu zuen euskarazko plaza kopuruarekin, eragin handia izan zuelako gaztelaniazko eta ingelesezko ereduetan;   hori ez zelako birmoldaketa sinple bat izan eta, beraz, ez zuela horretarako eskumenik, hori Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak egin behar duela.

Ebazpenak sumina ekarri du Iruñeko euskaltzaleengana, besteak beste aurreko udalak haur eskoletan ingelesezko programei ateak ireki zizkionean ez zelako horrelako inongo ebazpen judizialik egon. Orduan bazen Udalaren eskumenekoa, baina orain ez.

2016ko uztailean ere, Kontseiluak deitutako manifestazioa egin zen Iruñean, Gobernuak euskararen esparruan hartutako erabakiak babestuz eta ausartagoak eskatuz.


Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


2017-12-22 | Miren Osa Galdona
Zerrenda bakarraren aurkako legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Hezkuntzako lan deialdietan hautagaiak zerrenda bakarrean aurkeztearen aurkako lege proposamena onartu du Nafarroako Legebiltzarrak. Hau da, elebidunek aukeratu egin beharko dute zein hizkuntza esparrutan jardun nahi duten: euskarazkoan ala gaztelaniazkoan. Euskaldun elebidunek bi esparruak hautatu nahi izanez gero, bi azterketa gainditu beharko dituzte. Ezkerraren aldeko botoa erabakigarria izan da legea onartzeko.


Zerrenda bakarraren kontra segitzen du Ezkerrak, Batzarre alde dagoen arren

Ezker Batuaren eta Batzarren jarrerak "ezberdinak" ez direla esan du Marisa de Simonek, bietako inork ez diolako eman "txeke zuririk" gobernuari. Geroa Baik osoko zuzenketa aurkez diezaioke lege proposamenari.


Separatismorik ez!

Wikipediaren definizioaren arabera gizarte-bazterketa da “pertsonek gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik”. Nafarroan, hainbat dira definizio horren baitan sartzen diren marjinazio-egoerak, baina bada bat legez ezarrita dagoena, 1986tik: euskaldunon hizkuntza eskubideen zonifikazioa. Gizarte esklusioa gaitza bada, are eta okerragoa da diskriminazio hori... [+]


2017-12-16 | Xabier Letona
Milaka euskaltzale atera dira euskararen defentsan Iruņean, hotzari aurre eginez

Hotzari aurre eginez eta Kontseiluaren deiari jarraituz, milaka herritar atera dira kalera larunbat eguerdian Iruñeko kaleetan, Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartutako azken erabakia babestuz.

 


Hezkuntzako gehiengo sindikalak bat egin du larunbateko manifestazioarekin

Kontseiluak deitu du protesta larunbatean 12:00etan Bide eman euskarari, berdintasunaren alde! goiburuarekin. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek zerrenda bakarraren aldeko hautua egin dute horrek emanen dielako euskara ere badakiten irakasleei aukera berdintasuna.


Euskarazko haur eskolen aurkako epaia "harrigarri eta kontraesankorra" dela uste du Asironek

Epaiari helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla gaineratu du alkateak. Udal Gobernuko lau indarrak bat eginik ageri dira lasaitasun mezua zabaltzeko.


2017-12-12 | ARGIA
Iruņeko bi haur eskolatan euskarazko eskaintza handitzearen aurkako epaia berretsi du Nafarroako Auzitegi Gorenak

Nafarroako Auzitegi Gorenak berretsi egin du joan den otsailean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak emandako epaia, zeinaren arabera baliogabetuta gelditu zen Iruñeko Udalak hiriburuko bi haur eskolatan euskarazko eredua ezartzeko egindako moldaketa. Udalak orduko hartan aurkeztutako helegiteari erantzunez eman du epaia Gorenak.


Zerrenda bakarra ezarri aurretik "iragankortasun epea" nahi du Ahal Duguk, bi zerrendarekin

 PSNk bi azterketa egiteko aurkeztutako lege proposamenaren aurka azaldu da Nafarroako Ahal Dugu; zerrenda bakarra egotea du azken helburutzat, baina "ahalik eta trauma gutxien sortuko duen eran" eta horretarako trantsizio epe bat egotea nahi du.


Zerrenda bakarraren aldeko elkarretaratzea egin du LABek Ezkerraren egoitzaren aurrean

Bi egunean bi azterketa jartzeko PSNk aurkeztutako lege proposamena babestu du lauko gobernuaren parte den Ezkerrak. Bi zerrendek aukera berdintasunak bermatzen ez dutela salatu du LABek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude