Lapurdiko herritarrak euskaraz alfabetatuta zeudela frogatu dute 1757ko gutunek

  • 1757an lapurteraz idatziriko gutun batzuen inguruko ikerketa argitaratu dute Xabier Lamikiz, Xarles Bidegain eta Manuel Padilla ikertzaileek Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) izenburupean, Lapurdum agerkarian. Guztira 50 eskutitz izan dituzte aztergai, gehienak, emakumeek idatzirikoak.


2016ko apirilaren 27an - 12:53
Xabier Lamikiz ikertzaileak aurkitu zituen gutunak Londresko High Court of Admiralty artxibategian. (Arg: Euskal Irratiak)

1757ko apirilaren 4ean, Baionako portutik Kanadarako bidea hartu zuen Le Dauphin itsasontziak. Bidean, Ingalaterrako hiru gerraontzirekin egin zuten topo eta ingelesak garaitzeko ahalmenik ez zutela jakitun, errenditzea erabaki zuten. Ingelesek ondasun guztiak kendu zizkieten, eskutitzak barne. 2003an, eskutitz horiek High Court of Admiralty artxibategian aurkitu zituen Lamikizek, “kasualitatez”. Ikerketan sakontzea erabaki zuen.

“Soziolinguistikaren aldetik, garrantzi handikoa da aurkikuntza. Frantziako Erresumako euskaldun askok euskaraz idazten zekitela erakusten du; jende xumeak euskaraz alfabetatuak zirela”, dio Padillak. Gehienak herri xeheak idatzirikoak direla azpimarratu du, hori baita aurkituriko gutunen berezitasun nagusia, historian zehar aurkitu izan diren euskarazko idatzi gehienak elizgizonek edo jakitunek idatzirikoak baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen historia
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-29 | Cira Crespo
José Pablo Ulibarri: euskaldunei euskaraz

1785ean Bilboko Abandoko elizaldera joango bagina, Arabako Okondotik etorritako 9 urteko mutiko bat ikusiko genukeen. Bere izebaren etxera joana zen albaitari ofizioa ikastera. Geroago, 20 urte baino gutxiagorekin Gipuzkoara joan zen soldadu, Frantziaren aurka gerran aritzera... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: Bizkarsoro

Bizkarsoro filmak jaso du ikus-entzunezkoen Argia Saria. Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiteko modu bat da pelikula. Saria jaso dute Josu Martinez zuzendariak, Katti Pochelu ekoizleak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude