Kortxoenea eraitsita, Zemoria kaleko Udalaren eraikina begiz jo dute gazteek

  • Larunbatean 2.500 lagun inguru atera ditu kalera Kortxoenea gaztetxeak egindako deiak. “Gune autogestionatuak defenda ditzagun” lemapean Boulevardetik Sagueserako bidea egin dute, gaztetxe eraitsitik igaroz.


2015eko azaroaren 09an - 10:11

Bidean, begiz jo duten hurrengo eraikina seinalatu dute: Zemoria kaleko 20. zenbakia, Okendo kultur etxea baino pixka bat gorago. Udalarena da jabetza eta ekainean berritu behar dute Jaurlaritzari egindako lagapena. Proiektuaren seigarren urteurrena bertan ospatuko dutela dioen kartela jarri zuten atean.

Saguesen kontzertuak egin dizute, Joseba B. Lenoir, Borrokan eta Triple H taldeekin.

Udala eraiste ilegalaren "konplize"

Groseko gaztetxearen eraisketak zeresana ematen jarraitzen du. Batetik, eraikina husteko epailearen agindua beharrean, joan den azaroaren 3an aurpegia estalita zuten eta beltzez jantzitako dozena bat pertsonak eraikinaren barnean zeuden kideak kolpeka eta bultzaka atera zituztelako.

Bestetik, kanpoan Udaleko teknikariak zeudela ikusita, gaztetxeko kideek salatu dute Udala jakitun zela goiz hartan eraikinaren jabeak era ilegalean kanporatuko zituela gazteak. Udaltzaingoak bertan parte hartzeari uko egin ziola jakin da ondoren. “Kortxoenea hustu duten modua oso aurrekari larria da gaztetxeen mugimenduarentzat”, zioten.

Martxako argazki batzuk, Kortxoenearen eskutik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kortxoenea Bizirik
Kortxoenea gaztetxearen desalojoaren epaia
"Justizia espekulatzaileekin lerratu da beste behin"

Heldu da Kortxoeneak epaitegietan jarri zuen salaketaren epaia: Eraikuntza enpresa absolbituta. 2015eko azaroaren 3an Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea desalojatu zuten aurpegian estalita eta metalezko barrak zituzten hainbat pertsonak. Ondoren, eraikina eraitsi... [+]


Kortxoenea eraitsi zuen enpresaren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean

Astelehenean hasiko da epaiketa Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuen enpresaren aurka: Groseko Etxebizitzak SL. 11:30 izango da epaiketa eta gaztetxeko kideek dei egin diote jendeari epaiketara bertara ager daitezen.


2017-06-22 | Xalba Ramirez
Adarra Saria 2017
Ez da inoiz hilko

Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.


2017-06-22 | ARGIA
Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


Eguneraketa berriak daude