Venezuelako oposizioak 112 diputatu lortu ditu eta agintean den PSUVek 55, behin betiko emaitzen arabera.
Venezuelako oposizioak gehiengoa izango du Hugo Chavezen eta Nicolas Maduroren gobernuek onartutako legeen parte handi bat atzera botatzeko. Oposizioak bi heren lortu ditu Batzar Nazionalean, eta beraz, lege organikoak onartu ahal izango ditu, galdeketak antolatu eta Auzitegi Goreneko magistratuak izendatu edo kargutik kendu.
Halako gehiengoarekin, oposizioak amnistia legea aurrera atera dezake, beren alderdiko hainbat kide kartzelatik ateratzeko baliagarria izango litzateke. Horien artean da Leopoldo López, 14 urterako espetxeratua.
Nicolas Maduro presidenteak asteartean esan du Legebiltzarreko gehiengo opositoreak bere aginteari amaiera jartzeko erreferenduma deitzen badu, "borrokara" joango dela eta herritarrek erabakiko dutela.
Horrez gain, amnistiaren legea gaitzetsi zuen. "Mila lege bidaliko dizkidate, baina hiltzaileek epaituak izan behar dute eta horregatik ordaindu egin behar dute".
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]