Koldo Mitxelenaren lana ezagutarazteko jardunaldiak EHUn bere jaiotzaren 100. urtemugan

  • UPV-EHUk, Koldo Mitxelena irakaslea jaio zeneko 100. urtemugan, haren bizitza eta lanak gogoarazi nahi ditu, esker onez eta etorkizunera begira.


2015eko abenduaren 02an - 08:47

Mitxelena Gasteizen bizi izan zen eta Letre Fakultateko irakasle izan zen 1979tik 1987ra. Hori gogoan, abenduaren 3an eta 4an, Gasteizko Letren Fakultatean jardunaldi akademikoak egingo dira, hark landuriko alorretan Mitxelenak eginiko ekarpena gogoratzeko, eta egun egoera eta erronkak aztertzeko.

Bestalde, 2015eko Durangoko Azokan, abenduaren 4tik 8ra, jardunaldien hurrengo egunetan, 100 urteak ospatzeko, UPV-EHUren standean, 100 eurotan salduko dira Koldo Mitxelenaren lan guztiak biltzen dituzten 15 liburukiak.

Gainera, UPV-EHUren webgunean, abenduaren 2an txoko berri bat zabalduko da, hiru zerbitzu nagusirekin: Mitxelenaren bizitza eta lanari buruzko informazioa eskaintzen duten interneteko esteken bilduma antolatua, bere “Obras completas” lanaren 15 liburukien aurkibideak eta bere lan guzti horietako testuetan bilaketak erraztuko dituen baliabidea.

Azkenik, hauxe izango da Gasteizko jardunaldien egitaraua:

Noiz: Abenduaren 3an, 9:30-14:00
Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

9:30-10:00. Letren Fakultateko dekanoa eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria: Sarrera-hitzak.
10:00-11:00. Iván Igartua: Hizkuntzalaritza historikoa.
11:00-11:30. Atsedenaldia.
11:30-12:30. Joakin Gorrotxategi: Hizkuntzalaritza indoeuroparra eta hizkuntza paleohispanikoak.
12:30-13:30. Joseba A. Lakarra: Euskararen historiaurrea.
13:30-14:00. Gidor Bilbao: Mitxelenarenera hurbiltzeko bide bat: www.ehu.eus/koldomitxelena.

Noiz: Abenduaren 3an, 16:00-19:30
Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

16:00-17:00. Blanca Urgell: Euskararen historia.
17:00-18:00. Ibon Sarasola: Euskal lexikografia.
18:00-18:30. Atsedenaldia.
18:30-19:30. Lourdes Oñederra: Euskal fonologia.

Noiz: Abenduaren 4an, 9:30-13:10
Non: Letren Fakultateko Gradu Aretoa (Gasteiz)

9:30-10:30. Iñaki Camino: Euskal dialektologia.
10:30-11:30. Ricardo Gómez: Euskal testuen edizioa.
11:30-12:00. Atsedenaldia.
12:00-13:00. Miren Azkarate: Euskararen batasuna.
13:00-13:10. Jon Zarate (Euskararen arloko errektoreordea): Azken hitza.

Oharra: Hirinet.net Gasteizko Ataritik ekarritako albistea lizentzia libreei esker.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude