Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte euskarazko tesi onenek

  • Azken hiru urteetako euskarazko tesi onenak saritu zituzten atzo Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak, azken honen Bilboko egoitzan egindako ekitaldian.


2011ko apirilaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Idurre Alonso, J.Inazio Marko, Jaime Zubero, Maite Oronoz eta Koldo Garcia saridunak, atzoko ekitaldian. (Euskaltzaindia)

Bost jakintza-arlo nagusietako euskarazko ikerketa onenek jaso zituzten sariak: Zientzia Esperimentalen arloan, Koldo Garciak; Ikasketa Teknikoetan, Maite Oronozek; Osasun Zientzietan, Jaime Zuberok; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoetan, J.Inazio Markok eta Giza Zientzien arloan, Idurre Alonsok. Guztiek oroigarria, diploma eta 2.000 euro jaso zituzten. EHUn defendatzen diren euskarazko tesi onenak saritzea helburu duen Koldo Mitxelena Sariaren bigarren edizioa izan zen atzokoa, eta bi erakunde antolatzaileen, Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak izan ziren sari banaketa ekitaldian.


Azkenak
Hondarribiko Udalak aitortza egin die Asturiagako hondartzan hildako bi biktimei

Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".


2024-05-21 | Gedar
Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.


Surf parkerik ez dute eraikiko Donostiako Antondegin, udal gobernuak atzera egin du

Donostiako Udalak El Diario Vascori filtratu dionez, ez dute olatu artifizialen surf parkerik eraikiko Martutene eta Txomiñenea auzoen artean dagoen Antondegi mendian. Albisteak sorpresa eta poza eragin du mugimendu ekologistan, izan ere, orain arte EAJ eta PSE-EE sendo... [+]


Eguneraketa berriak daude