Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako

  • Atzo eguerdian Bartzelonako Juan Carlos I Hotelean bilkura zuten Kataluniako PPko arduradun eta kargu publikoek, A9aren aurrean jarrera tinkoa erakutsi eta aurrera begira soberanismoari eskua luzatzeko asmoz. Asmoak asmo, ekitaldia ez zen batere alaia izan, batetik buruzagi eta alderdikide gutxi zirelako eta, bestetik, Espainiako Gobernuak eta Mariano Rajoyk abandonatu izanaren sentipena zelako nagusi.


2014ko azaroaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-11-10 10:10:38
Kataluniako PP haserre da Madrilgo Gobernuarekin

La Vanguardiako Iñaki Ellakuríak kontatzen du gertatutakoa kronika honetan eta berak azaltzen duenez, Kataluniako PPk uste du Rajoyk eta Masek akordioa egin zutela atzoko galdeketa arazorik gabe egin zedin.

Hilabeteetan kontsulta ez zela egingo errepikatu du Rajoyk eta normaltasunez egin da, nahiz eta Konstituzio Auzitegiak berau bertan behera utzi duen. Fiskaltzak ezer egin ez duelako ere kexu ziren PPko buruzagiak eta haietako batek hala laburbiltzen zuen alderdiaren egoera: “Gertatzen ari denak oso ukitua uzten du alderdia Katalunian, oso gaitza da gureei azaltzea Gobernuak ez duela legea betearazten eta Mas azkenean berearekin ateratzen dela”.

Informazio gehiago:

Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.

Nola irakurri behar da partehartzea?

Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"

Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu

David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"

Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako

EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan

Kataluniako kontsulta iruditan

Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk

Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei

"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude