Kataluniako Parlamentuko Mahaiko diputatu subiranistak ere desgaitu nahi ditu Espainiako Gobernuak

  • Carme Forcadell eta gainerako lau subiranistak desgaitzea lortuko balu, Ciudadanos-en esku geldituko litzateke Parlamentuko zuzendaritza, eta José María Espejo Saavedra izango litzateke bertako presidente.


2016ko abenduaren 19an - 10:35
Joan Josep Nuet, Anna Simó, Lluís Corominas, Carme Forcadell, José María Espejo-Saavedra, David Pérez eta Ramona Barrufet (Arg: El Periodico)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

LLuís Corominas (PDECat/JxSí), Anna Simó (ERC/JxSí), Joan Josep Nuet (EUiA/CSQP) eta Ramona Barrufet (PDECat/JxSí) dira Espainiako Estatuko Abokatutzak desgaitu nahi dituen diputatuak. La Vanguardiak azaldu duenez, Konstituzio Auzitegiak asteartean emango die intzidentziaren berri, eta 20 egun izango dituzte alegazioak aurkezteko. Horiek onartuko ez badira, Carme Forcadellen termino berdinetan ikertuko dituzte.

Desobedientzia eta prebarikazioa da lau diputatuei egozten zaiena, Kataluniako Legebiltzarrean prozesu subiranistarako bide orria eztabaidatzea eta bozkatzea ez galarazteagatik.

Horrez gain, uztailaren 27an parlamentuan egindako bileraren akta eskatu du Espainiako Estatuko Abokatutzak. Independentziari buruzko eztabaida eta bozketa egitea babestu zuen parlamentuaren gehiengoak bilera horretan.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!