Kaiku Km0-ko langileek 182 eguneko grebari amaiera eman diote, zuzendaritzarekin akordioa lortuta

  • Kaiku Km0-k Araban dituen hamabost langileek enpresarekin hitzarmen bat lortu dute urtarrilaren 2an, 182 egun greban igaro eta gero. “Soldata parekidetasuna, egutegiko ordu kopurua eta lan baldintzak errealitate dira jada”, azaldu dute langileek.


2017ko urtarrilaren 03an - 09:36
Kaiku Km0-ko langileak. (arg.: ELA)

Hiru urterako hitzarmena sinatu dute eta langileentzat %20ko soldata igoera dakar, ELAk adierazi duenez. Horrekin batera lanaldian hogei orduko murrizketa izango dute. Akordioak lan erreformaren aurrean hitzarmena babesteko klausulak ditu, adierazi dutenez.

Grebalarien asmoa “prekarietatearen aurka” egitea zela azaldu dute, Bizkaiko langileekin soldata berdintzea helburu hartuta. Langileek ELA sindikatuaren lana eskertu dute “emaniko laguntza ekonomiko eta humanitarioagatik”.

Irregulartasunak salatu dituzte

Langileen herenak Aldi Baterako Lanerako Enpresa (ABLE) batek eginiko azpikontratua dute eta enpresan lanean hasi eta zazpi urtera “lan baldintza txar” berdinekin jarraitzea argudiatu zuten grebari hasiera ematean. 2014an hainbat irregulartasun salatu zituzten, tartean antzinatasuna ez aitortzea, egutegi finkorik eza, aparteko orduak sartzera derrigortuak egotea eta lan erritmo gogorra. 2016ko martxoan enpresako arduraduna aldatu arren, arazoak ez ziren konpondu eta uztailaren 5ean greba mugagabea abiatu zuten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


"Hiperproduktibitatea barneratua dugu, kostatzen zaigu mugak jartzea"

Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio.  Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Eguneraketa berriak daude