Jon Salaberria euskal presoa libre geratu da gaur goizean Frantziako Mont de Marsaneko espetxetik atera ondoren, Etxeratek jakinarazi duenez. Hamar urte egin ditu preso Frantziako espetxeetan.
2008an atxilotu zuten, Ainhoa Ozaeta, Igor Suberbiola eta Xabier Lopez Peñarekin Bordelean. ETAko zuzendaritzako kide gisa epaitu zuten eta hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Salaberria donostiarra da eta luzaroan aritu da ezker abertzaleko egitura politikoetan. Ihes egin aurretik Salaberria Euskal Herritarrok taldeko parlamentaria izan zen lehenbizi eta gero Sozialista Abertzaleak taldekoa.
Jon Salaberria euskal preso politikoa aske! Mont-de-Marsango espetxetik atera da 10 urteren ondoren. Ongi etorri Jon! #BatGutxiago pic.twitter.com/lnWOVhiggg
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) 2018(e)ko martxoak 28
Sebas Lasa eta Alfontso Sebastian Donostiako Antigua auzoko euskal presoak aske gelditu dira kartzelan hogeina urte igaro ondoren, Etxeratek jakinarazi duenez.
“Haurrek eskubideak dituzte eta, helduok, eskubide horiek betearazteko obligazioa” dio Francesco Tonucci psikologo eta ikerlariak. Proiektuak helburu horixe du: Etxarriko haur baten eskubideak gauzatzea.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, 11 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean libre atera da astelehen goizean Algecirasko (Cadiz) espetxetik.
Euskal presoen auziari konponbidea ematea eskatu dute larunbat arratsaldean milaka pertsonak Bilbon. Kalera Kalerak deitu zuen manifestaziora, eta Presoak kalera. Bada garaia lelopean egin da Casillatik Bilboko udaletxerainoko bidea.
Auzitegi Nazionalak bigarren gradurako aldaketa ukatu dio Kordobako kartzelan preso dagoen pertsona bati, eta lehenengo graduan mantendu du.
Ion Parot, Jakes Esnal, Xistor Haranburuk eta Unai Paroten espetxeratzea salatzeko, 500 lagun mobilizatu dira Donibane Lohitzune eta Baiona artean BAGOAZ kolektiboak deiturik. Lehen hirurek bizi osorako presondegi kondena dute Frantzian eta azkena 40 urtera kondenatu du Espainiak.
"Kinkea" egitasmoaren bigarren produktua jarri du salgai Etxerat elkarteak, presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzeko. Ostegunean aurkeztuko dute, 19:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.
Mikel Antza euskal preso donostiarra ingresatuta dago Réauko kartzelan beste preso batek “jipoitu” ostean. Ezkerreko besoko kubitua apurtuta eta betondoan zauria dituela jakinarazi dute gertukoek, Berriak jaso duenez.
Sara Majarenasi ongi etorria egin diote Donostiako Intxaurrondo auzoan. 13 urte egin ditu espetxean.
13 urteko espetxealdia amaiturik, aske geratu da Sara Majarenas euskal preso politikoa. Haren izenak oihartzun handia eduki du iazko urtarrilean bi urteko alaba labankadaz bere aitak larriki zauritu ostean.