argia.eus
INPRIMATU
Jon Salaberria libre geratu da espetxean 10 urte igaro ondoren
  • Jon Salaberria euskal presoa libre geratu da gaur goizean Frantziako Mont de Marsaneko espetxetik atera ondoren, Etxeratek jakinarazi duenez. Hamar urte egin ditu preso Frantziako espetxeetan.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 28a
Jon Salaberria Mont de Marsan espetxetik atera berria. (Arg.: Etxerat) Jon Salaberria Mont de Marsan espetxetik atera berria. (Arg.: Etxerat)

2008an atxilotu zuten, Ainhoa Ozaeta, Igor Suberbiola eta Xabier Lopez Peñarekin Bordelean. ETAko zuzendaritzako kide gisa epaitu zuten eta hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Salaberria donostiarra da eta luzaroan aritu da ezker abertzaleko egitura politikoetan. Ihes egin aurretik Salaberria Euskal Herritarrok taldeko parlamentaria izan zen lehenbizi eta gero Sozialista Abertzaleak taldekoa.