Jendarte erabiltzea desegokia ote da?

  • Eraikizan talde feministak euskararen erabilera sexista saihestu nahian ‘giza’-ren ordez ‘jende’ erabiltzea proposatu zuen duela 14 urte. Iritzi abanikoak irekita segitzen du.


2014ko ekainaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Anuntxi Arana Eraikizan taldeko feminista da eta erabili.com-en idatzi duen artikuluan galdetzen du ea ‘jendarte’, eta oro har ‘jende’, erabiltzea saihestu behar den erromatarren garaian ‘gens’ kontzeptua baztertzailea zelako. Oker ez bagaude, Angel Errok Berria egunkarian otsailean argitaratu zuen “Jendartea” izenburuko zutabeaz ari da. Aranak ondoko hausnarketa egin du artikuluan: “Entzuten den azkena da ‘jende’ oso desegokia dela, latinezko ‘gens’ hitzetik heldu delako, hau da kontzeptu guztiz baztertzaile batetik. Ai ene, berriro ere! Hiztegi zaharrera jo eta (espainolez, bistan dena): ‘gens-gentis: linaje, familia // estirpe // raza de pueblos, pueblo’. Eta gero, kontzeptua zulatu nahiz, artikuluetara. Bai, gens horiek familia nobleak ohi zirela, baina ez arras eta ez beti (jus gentium bazen… eta bada). Dena dela, norbaiti esaten badiogu ideal ‘noble’ak dituela, ez zaio gaitzituko, ezta? Beraz, denei ‘gens’ deitzea ere ez da laido bat…”

Aranaren ustez, gaia ez da filologikoa, beldur lainoa baizik: “ ‘Jendarte’ erabiltzean ez zaie gizonei gizatasun miligramo bat ere kentzen. ‘Gizarte’ren antonimoa ez da ‘jendarte’; izatekoz ‘emarte’ edo holako zerbait litzateke, eta inork ez du egundaino horren antzekorik asmatu. Soilik bakoitzari berea eta orori ororena: jendartean sexu eta genero guztiek dute lekua”.

Joan den otsailean, honela zioen berriz Angel Errok: “Etimologia azken ondorioetara eramanen bagenu (zientzia den heinean, haren ekarpenak faltsugarriak direla alde batera utzita), mutu geldituko ginateke. Zergatik ez ‘jendarte’ ere baztertu, ‘gens’ hitz patrizio eta klasistatik datorrelako? Etimologia aho biko ‘armagnac’ bat da”.

Emakundek 2008an Amelia Barquínek zuzendutako “Euskararen erabilera ez sexista” gidaliburu interesgarria argitaratu zuen. Badu atal bat ‘giz-‘ erroaren erabilera generikoaz, eta ‘jendarte’ eta ‘gizarte’ moduko terminoen erabileraz dauden iritziak bilduta daude.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Donibane Lohizuneko hilketa matxista "krimen basatia" izan dela dio prokuradoreak

Gaur egingo diote autopsia gorpuari. Atxilotutako 37 urteko gizona espetxean mantenduko dute epaiketara arte. Prestatutako hilketa matxista izan dela frogatzen bada, biziarteko kartzela zigorra kontenplatzen du Frantziako legediak. Mobilizazioak egingo dituzte egunotan Euskal... [+]


2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Eguneraketa berriak daude