Javier Solana NATOko idazkari nagusi ohiaren hitzaldia moztu dute Bilbon

  • Elkarretaratze eta protestak egin dituzte Bilbon Javier Solanaren bisita salatzeko.

Javier Solana NATOko idazkari nagusi ohiaren hitzaldia moztu dute Bilbon (Arg: Ecuador Etxea)

2016ko azaroaren 9an - 11:35
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Javier Solanaren hitzaldia moztu dute hainbat pertsonak Bilboko Alhondigan. ‘Gerrarik ez’ kartelekin altxatu dira, NATOri ezetz esateko. Elkarretaratzea ere egin dute Bilboko Alhondigaren aurrean, Solanaren bisita salatzeko. Ecuador Etxea elkarteak argitaratu ditu protesten argazkiak:

 

Bilbao European Encounters nazioarteko biltzarraren barnean eman du Solanak hitzaldia, ‘Europa kosmopolita: erronka komunak demokratizatuz’ izenburupean. Azaroaren 8an izan da berbaldia, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.

Bilboko Talde Antimilitaristak azaldu duenez, hiri eta zibilak bonbardatzen lagundu zuen Solanak, Nazio Batuen agintearen aurka, eta Genevako konbentzioari uko eginez. Horrez gain, Jugoslaviako gerretan paramilitarrak armatu zituela ere esan du, erailketa, prostituzio eta droga eta organo salerosketa kasuetan inplikatuak. Hori dela eta, Bilbon horrelako “hiltzailerik” nahi ez dutela adierazi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025eko urtarrilaren 22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

2025eko urtarrilaren 22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025eko urtarrilaren 22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

Eguneraketa berriak daude