Bilboko Iralako gazteek okupatu berri duten lokala babestera joateko dei egin dute

  • Larunbatean, maiatzak 19, okupatu zuten Iralako gazteek Eskurtze Plazan dagoen lokala. Gaur goizean, ordea, asanbladako kideak lanean zeudela, jabea agertu eta jarrera "bortitza" erakutsi duela ohartarazi dute. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 25an - 09:28

2011az geroztik, hainbat saiakera egin dituzte Iralako gazteek lokal bat lortu ahal izateko, Bilboko Udalak gazte lokala kendu baitzien gazteei. Egoera honen aurrean, duela urtebete Irola irratiak biltzeko espazio bat eskaini zien, baina gazteek argi zuten lokal baten beharra zutela. Hori dela eta, maiatzaren 19an Eskurtze Plazan dagoen lokal bat okupatu zuten, hamabost urtez hutsik egon dena. 

Hala ere, gaur goizean lokalaren jabea azaldu dela adierazi dute gazte asanbladako kideek, jarrera "bortitza" erakutsiz eta ateko kristala apurtuz. Udaltzaingoa ailegatu eta gertatu dena azaldu diote.

Gazte asanbladako kideek azaldu dutenez, Bilboko zenbait gazte joan dira laguntzera. Horrez gain, erresistentzia txandak antolatu dituzte, herritarrei lokala babestera joateko dei eginez.

Albiste hau eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra. Topatuk argitaratu du


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude