Iñaki Goioaga abokatuari ETAko kide izatea leporatu diote

  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi Javier Zaragozak ETAko kide izatea leporatu dio Iñaki Goioaga euskal presoen abokatuari, Jose Miguel Latasa ETAko kide ohiak Arabatik blogean idatzitako testu batean oinarrituta. Latasak dio Goioagak mugitzen zituela presoen eta ETAren arteko hariak.


2013ko urtarrilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñaki Goioaga abokatua proposatu du EH Bilduk senatari izateko.

ETAren komisario politikoa izatetik Espainiako senatari izatera du izena artikuluak. Izan ere, EH Bildu koalizioak Goioaga proposatu du senatari kargurako. Eusko Legebiltzarrak hilaren 24an hautatuko ditu Espainiako Senatuan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko duten hiru kideak. EH Bilduk Goioaga proposatu izana kritikatu egin du hainbat alderdik, eta fiskaltzak aurrera eraman du UPyD-k jarritako salaketa.

Goioaga iazko urrian epaitu zuten, ETAko kide izatea leporatuta, eta absolbitu egin zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Eguneraketa berriak daude