Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusi Javier Zaragozak ETAko kide izatea leporatu dio Iñaki Goioaga euskal presoen abokatuari, Jose Miguel Latasa ETAko kide ohiak Arabatik blogean idatzitako testu batean oinarrituta. Latasak dio Goioagak mugitzen zituela presoen eta ETAren arteko hariak.
ETAren komisario politikoa izatetik Espainiako senatari izatera du izena artikuluak. Izan ere, EH Bildu koalizioak Goioaga proposatu du senatari kargurako. Eusko Legebiltzarrak hilaren 24an hautatuko ditu Espainiako Senatuan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko duten hiru kideak. EH Bilduk Goioaga proposatu izana kritikatu egin du hainbat alderdik, eta fiskaltzak aurrera eraman du UPyD-k jarritako salaketa.
Goioaga iazko urrian epaitu zuten, ETAko kide izatea leporatuta, eta absolbitu egin zuten.