Ikastolak eta etorkinak

  • Atzerriko jatorria duten ikasleen gainean eta haiek gure hezkuntza sistemako sare desberdinetan duten presentziari buruz azken asteetan egin diren adierazpen eta agerraldien aurrean [irakurri Ikasleen segregazioa Gasteizen: Hesiak elkarbizitzari erreportajea], Ikastolen Elkartetik zera adierazi nahi dugu:


2016ko martxoaren 29an - 09:12

- Ikastolok ez diogula inoiz aterik itxi atzerriko jatorria duen ezein ikasleri. Ikasleria horren eskolatze inklusibo eta orekatua ziurtatuko duen ereduaren aldeko konpromisoari eusten diogu ikastolok, herri apustu bat delako, hezkuntza eragile guztion konpromisoa eta erantzukizuna eskatzen duena.

- Hori dela-eta, ez genukeela ulertuko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik edota Eusko Legebiltzarretik neurri gehiago planteatzen hastea hezkuntza sektorearen erdia aintzat hartu gabe.

- Era berean, zenbait eragile eta kolektibok planteatutako neurri batzuekin ados gauden arren, ezin dela egungo egoera hau aitzakia gisa erabili, adibidez, matrikulaziorako lurralde bulego bakar bat sortzea planteatzeko; ez liokeelako irtenbiderik emango arazoari eta ez litzatekeelako bateragarria izango herritarren hezkuntza proiektua aukeratzeko askatasunarekin.

- Uste dugula irizpide argi eta zehatzak jar daitezkeela atzerriko jatorria duen ikasleriaren eskolatzearen desoreka konpontzeko. Irizpide horietan oinarriturik, edozein ikastetxek, dagoen eskola eremuan, edozein beharrizan bereziko ikasleen eskolatzean bere matrikulazio-tasaren neurriko konpromisoa hartu beharko luke.

- Irizpide horiek errealitatean gauza daitezen, baina, Administrazioak benetako doakotasuna bermatu behar duela ikastetxe guztietan, behar besteko baliabideen ekarpena eginez, jatorrizko baldintza ekonomikoek eragotzi ez dezan ezein ikasleren sarrera ezein ikastetxetan.

- Gai honek eta beste batzuek agerian uzten dutela hezkuntza sistema osotasunean arautuko duen lege bat egiteko premia.

Berretsi nahi dugu gai honen inguruan ere gainontzeko hezkuntza eragileekin eta administrazioarekin batera lan egiteko dugun prestasun osoa. Hezkuntza Sailaren aldetik, alderdi politikoen aldetik eta gainontzeko hezkuntza eragileen aldetik ere lan marko hau ahalbidetuko duen jarrera erakustea espero dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude