Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazpen polemikoak egin ditu Radio Euskadin euskararen normalizazioaren inguruan. Berehala zabaldu ziren haren zenbait esaldi sare sozialetan eta euskaldun askoren haserrea eragin dute. #EskerrikAskoIdoiaMendia traolarekin erantzun dute zenbaitek.
Mendiak esandakoen artean, honelako esaldiak daude: "Euskara gauza oso intimoa da. Zuk aukeratzen duzu zein hizkuntzatan adierazten zaren, hori horrela da" edo "elebakartasuna inposatzen saiatzen ari dira".
Euskaldun askok sare sozialen bidez adierazi dute PSEko buruarekin desadostasuna. Bilduma osatu dugu.
2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]
Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.
Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.