Historia ofizialetik kanpo

  • Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.


2017ko abuztuaren 04an - 10:41

Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere. Esan gabe doa, historia ofizialak, sarri, mitoa du sustrai eta ez egia. Gandhi, Martin Luther King edota Dalai Lamaz egun dagoen iritzi orokor onbera hankaz gora jarriz, biolentziaren erabileraren inguruko eztabaidari hozka egiten dio liburu honek. Dokumentazio lan sakon baten bitartez, “Indarkeria mota guztien aurka nago, datorren lekutik datorrela” Euskal Herrian mantra politikoa bilakatu den esaldia historiaren ispiluaren aurrean paratu du, biolentziarik gabe bere burua ezagutzeko gai ez den gizarte honen auzo-lotsarako.

FITXA

La non-violenza. Una storia fuori dal mito
Domenico Losurdo
Laterza, 2010


Eguneraketa berriak daude