Bere 40. urteurrena heldu denean Bilboko Santutxu auzoko Herria 2000 Eliza aldizkariak azkenengo alea plazaratuko du.
Herria 2000 Eliza Euskal Herriko kristau mugimendu katoliko herritarraren inguruan 1978. urtean sortutako aldizkari elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) da. Izen bereko taldearekin batera sortu zuten Kristau Elkarte Herritarrak eta Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeak. Kristau ikuspuntu askatzaile batetik, Euskal Herriko eta munduko gertakari eta joeren azterketa kritikoa egiten du, bakea eta giza eskubideak landuz bereziki.
Aldizkaria argitaratzeaz gain, Herria 2000 Eliza taldeak beste ekimen batzuk ere egin izan ditu, hala nola, liburuak, kongresuak, foroak, jardunaldiak. Sedea Santutxu Bilboko auzoan izan du eta 40 urte igarota proiektuarekin bukatzea erabaki dute.
Hori dela eta, ekainaren 22an, Bilboko La Bolsa udal-egoitzan, goizeko 11:00etan emango duten prentsaurrekoan aldizkariaren partaideek agur esango diote aldizkariari. Bertan, Txema Erdozain, Felix Placer eta Jexuxmari Zalakain egongo dira, aldizkari beteranoak hartu duen erabakia azaldu eta lau hamarkadetan egin duen ekarpena erakutsi dute.
Albiste hau Bilboko Uriola-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]
Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]
Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]