Hego Amerikako herri mugimenduekin jakintza trukea Donostian

  • Joxemi Zumalabe Fundazioak "Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa" jardunaldiak burutuko ditu ekainaren 11 eta 12an. Besteak beste, Peruko "Jakintzen eta Mugimenduen arteko elkarrizketak" azalduko dituzte Mar Daza eta Nicola Foroni, Programa Democracia y Transformación Globaleko kideek.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2015eko ekainaren 08a

EHUren Ibaetako campusean herri mugimenduetako jakintza eta esperientziak jarriko dituzte elkar-hizketan. Besteak beste, ostegunean "Bor-Bor(k): Euskal Herriko Herri Jakintzen Laborategia" aurkeztuko dute Olatz Dañobeitia eta Josefina Rocok. Peruko "Jakintzen eta Mugimenduen arteko elkarrizketak" azalduko dituzte Mar Daza eta Nicola Foroni, Programa Democracia y Transformación Globaleko kideek.

Ostiralean "Formazio politiko feminista eta nekazaritza arlokoa" aztertuko dituzte Guatemalako Paula del Cid eta Beatriz Casadok. "Herri mugimenduak eta alternatiba emantzipatzaileak: gure formazio politikoaren kontraesanak" mahai-inguruak itxiko ditu jardunaldiak: Claudia Korol (Pañuelos de Rebeldía, Argentina), Raphael Hoetmer (Programa Democracia y Transformación Global, Peru), Olatz Dañobeitia (Joxemi Zumalabe Fundazioa) eta Bernardo Mançano (Universidade Estadual Paulista, Brasil).

Egitarau osoa hemen ikusgai

Kanal honetan artxibatua: Joxemi Zumalabe Fundazioa

Joxemi Zumalabe Fundazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Hondurasera bidaia, bosgarren kronika
Unibertsitateko gose grebalarien borroka eredugarria

Azken egunetan, nagusiki, instituzioekin batu gara: Subsecretaria Justicia y DDHH eta Directora General del Sistema de Protección, Comisionado Nacional de DH, Misión de apoyo contra la corrupción y la impunidad de la OEA.


Hondurasera bidaia, laugarren kronika
Berta Caceresen senideen duintasun irakaspena

Gaurkoa egun bizia eta emozioz betea izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-eko kideak ere ezagutu ditugu.


Hondurasera bidaia, hirugarren kronika
Herrialde osoko ekintzaileekin solasean

Hirugarren eguna opari bat izan da, goizean aukera paregabea izan dugu hurbiletik entzuteko nazio osoko ekintzaileak. Hamaika sektoretakoak ziren: langile mugimendua, umeentzako eskubideen defentsa, ingurugiroa, adierazpen askatasuna, ikasleak, hezkuntzako irakasleak, giza eskubideen defendatzaileak, nekazari mugimendua, LGTB, emakumeen eskubideen defendatzaileak, erakunde feministak…


Hondurasera bidaia, bigarren kronika
Memoria berreskuratzearen garrantzia

Bigarren eguna oso hunkigarria izan zen, gehienbat COFADEH egoitzan egon ginelako. Kronika hortik abiatu dugu.


Hondurasera bidaia, 1. kronika
Komunitatea medikuntza herrikoiaren, elikaduraren eta ingurugiroaren defentsan

Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, lehen egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten.


Hondurasera bidaiaren aurrekronika

Hurrengo egunotan, nazioarteko misio batean parte-hartuko dugu Hondurasen, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin batera. Bidaia honen helburua jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskal Herrian 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea da, baita herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egindako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea ere.


2017-07-13 | ARGIA
Larunbatean itxiko dute Joxemi Zumalaberen Pil-Pilean ikastaroan izen emateko epea

“Herri mugimenduen lan gaitasuna indartu eta biderkatzeko, eta gogoeta eta elkarlanaz gain, gure burua bitarteko ezberdinez hornitzeko” helburuarekin jarri zuen Joxemi Zumalabe Fundazioak martxan Bor Bor (K), eta aurten hirugarren edizioa izango da. Uztailaren 15ean amaituko da izen emateko epea.


Herri mugimenduetako kideei zuzendutako Bor Bor (K) ikastaroan parte hartzeko epea zabalik

“Herri mugimenduen lan gaitasuna indartu eta biderkatzeko, eta gogoeta eta elkarlanaz gain, gure burua bitarteko ezberdinez hornitzeko” helburuarekin jarri zuen Joxemi Zumalabe Fundazioak martxan Bor Bor (K), eta aurten hirugarren edizioa izango da.


2016-09-27 | Garazi Zabaleta
Gipuzkoan agroekologian ari diren nekazariek asanbladan jorratzen hasi diren bidea aurkeztuko dute urriaren 1ean

Urriaren 1ean, Donostian, prentsaurrekoan bilduko dira Gipuzkoan agroekologian ari diren ahalik nekazari gehien: "Azken urteetan lehen sektorean lanean hasi garen gazteak nahiz 40 urte honetan daraman jende helduagoa, guzti horiek batzea da helburua" azaldu du Baserria XXI elkarteko kide den Ane Gorosabelek. Baina zer da Baserria XXI?


2016-07-13 | Topatu.eus
Bor Bor (K), herri jakintzen laborategia
MULTIMEDIA - erreportajea

Herri mugimenduarentzat formazioan urratsak ematea helburu du Bor Bor (K) egitasmoak. Joxemi Zumalabe Fundazioko lagunek antolatutako jardunaldietan parte hartu duten Aingeru eta Iratxerekin bildu gara beren esperientzia ezagutzeko asmoz.


Eguneraketa berriak daude