Gune kultural independiente berria jaio da Gasteizen

  • Zas espazioa Hedegile kalean kokatzen da eta topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 09an - 11:46

Alde Zaharreko Hedegile kalean kulturarako gune independiente berria jaio da, Zas kultur espazioa, hain zuzen ere. Erakusmeta Kultur Elkarteak martxan jarritako proiektu hau topagunea eta ekimen anitzetarako hazitegia izango da. Finean, Alde Zaharreko bizitzan, Gasteizko arte-eremuan, Arabako politikan kulturalean eta Euskal Herriko kultur-testuinguruan eragin nahi du gune berri honek.

Horretarako, ZAS ekimen berriak sortzaileen, kultur-eragileen eta herritarren arteko konektorea izan nahi du. "Inguru hurbilenaren dinamizazioan arreta jarriko du eta kultur-bultzada eman nahi dio gure hiriari", azaldu dute sustatzaileek. Gasteizko esparru ezberdinetako artistak aurkitzen dira gune berri honen bultzatzaileen artean, tartean, Nerea Lekuona eta Iñaki Larrinbe.

Ostegun arratsaldean jaia antolatu dute herritarrei kulturarako gune berri hau aurkezteko. 18:30ean hasita, Inmersiones 2015 kalagoaren aurkezpena egingo dute. Ondoren, ekimenaren sustatzaileek ZAS Espazioa aukeztuko dute eta gero, bertan egingo duten lehen ekimen kulturala inauguratuko dute,  Gabinete ZAS 01 erakusketa kolektiboa, hain zuzen ere. Bertan, 80 artista baino gehiagok parte hartu dute. Azkenik, 20:00etan Videojaurtigaiak izango dira ISDEOren eskutik.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude