Gipuzkoako Foru Aldundia atzeraka ari da emakumeen kirolaren sustapenean

  • Idatzi honen bidez gure atsekabea adierazi nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak, kirolean emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuei diru-laguntza kenduta (7. Eranskina: Kirolean berdintasunaren alde egiten duten proiektuak eta programak), edota ezer ez egiteagatik, emakumeei zuzendutako hainbat sustapen-ekintzaren antolamendua oztopatu duelako.

Aipatu ekintzak, gainera, hainbat urtez egin dira eta inoiz ikusi ez da arrakasta izan dute Gipuzkoan. Hain zuzen, EMAKen laguntza jaso duten honako proiektuez ari gara: “Emakumea Surflari”, Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta, eta 2014, 2015 eta 2016an hurrenez hurren, 72, 128 eta 210 partaide izan dituena; “Emakumea Piraguista”, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatuta, urtero 30 partaide izan dituena; eta Emakumea Arraunlari, 2013an Zarautz Arraun Elkarteak sortua, ia 50 partaiderekin, eta aurten bi emakume arraunlari ohik berriz abian jarri nahi zutena eskariari erantzuna emateko.

Uste dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dituela behar bezala babestu proiektu hauek eta erakunde publikoa den heinean behartuta dagoela berdintasun politikak eremu guztietan bermatzera, kasu honetan, kirol eremuan. Bide batez, esan behar da berdintasunarekin eta kirolean emakumeen partaidetzarekin benetako konpromisoa duten emakume surflari, piraguista eta arraunlariek diseinatutako eta garatutako proiektuak direla.

Aldundiak benetan, azaltzen duen moduan, kirolean emakume eta gizonen berdintasuna sustatze aldera lana egingo balu, ez luke utziko Emakumea Surflari diru-laguntza gabe; Emakumea Piraguista proiektuan hastapenari jarraipena emateko egin dituzten hobekuntzak zein diren jakin nahiko luke; eta hobeto babestu izango lituzke Emakumea Arraunlari berreskuratu nahi izan duten arraunlari ohiak. Aitzitik, Aldundiak, proiektu hauek noraezean uzteaz gain, haien sustatzaileak ere utzi ditu noraezean. Dakigula, Kirol Zuzendariak ez ditu haiek bidalitako mezuak erantzun hasierako agintzaz betetako bilera horien ondoren.

Beraz, gustatuko litzaiguke jakitea Foru Aldundiaren asmoa zein den… Berdintasunean aurrera egi nahi badu kirol munduan nola egin behar du? Zein pauso eman behar ditu? Badirudi argi dagoela erantzuna… Aurrerapausorik ez!

EMAK (Emakume Kirolarien Taldea)     

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


Eguneraketa berriak daude