Gasteizeko udalak 92.000 euro bideratuko ditu errefuxiatuei laguntzeko

  • Bigarren Mundu gudaz geroztik Europak bizitako errefuxiatu krisirik larrienaren aurrean, mugimenduak gertatzen ari dira herrialdez herrialde. Europar Batasuneko agintarien geldotasuna salatu dute errefuxiatuen laguntzarako antolatzen ari diren herri mugimenduek.


2015eko irailaren 03an - 09:36
Errefuxiatuak bizitza arriskuan jartzen ari dira Europara heltzeko

Euskal Herrian ere hasi dira mugimendu eta ekimenak. Hainbat udal errefuxiatuak hartzeko prest dauden herritarren erroldak egiten hasi dira. Ekimenen zerrenda egingo dugu azpian, orden kronologikoan idazten joango gara, goian berrienak:

Eusko Jaularitzak lantaldea sortu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiekin, baita Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalekin batera, milaka errefuxiaturen etorreraren jarduerak koordinatzeko, Josu Erkoreka Jaularitzako bozeramaileak aditzera eman duenez.

Ostegunean EH Bilduk bilkura monografiko baten eskaera erregistratu du. Bertan, EAE errefuxiatuentzat harrera lurralde izendatzea eskatuko dute batetik, eta bestetik, Legebiltzarrak berak errefuxiatu kopurua zehazteko. PSEk ere antzeko eskaera erregistratu du eta larrialdi plana eskatu diote lehendakariari.

 

Donostian, Udaleko kideek adierazi dute prest daudela harrera herri bilakatzeko. PSE-EEko Duñike Agirrezabalaga eta EAJko Aitziber San Románek nabarmendu dute gainontzeko erakundeekin ongi koordinatuta eman nahi dituztela pausoak. "Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioarekin harremanetan gaude, helburua elkarrekin joatea baita, erantzun integral bat prestatuz laguntza behar duten pertsona horientzat". Prentsaurrekoan adierazi dutenez, "badakigu zer errekurtso dauzkagun aportatu ahal izateko: alojamendua, osasun zerbitzuak, laguntza psikologikoa... eta beraz, alderdi honetatik dagoen guztia emango diegu".

EH Bilduk adierazpen instituzionala egingo du. Errefuxiatuei elkartasuna adierazteaz harago, gatazka politiko eta militarretatik alde egiten duten errefuxiatuak hartzeko prest azalduko da, baita beste udal batzuekin lan egiteko ere. Europar Batasunak errefuxiatuen krisian erantzukizun zuzena daukala uste du koalizioak.

Araban, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiak iragarri du errefuxiatuak hartzen dituzten herriei diru laguntzak emango dizkietela.

Donaixtin ongi etorriak dira errefuxiatuak, Mediabask hedabideak argitaratu erreportaje honetan irakur daitekeenez.

PSEk iragarri du gobernatzen duen herri guztiak errefuxiatuen harrera sarean sartuko direla eta beharrak asetzeko baliabideak jarriko dituztela, hala nola, larrialdietarako aurreikusitako laguntzak. Ondorengo herriak dira: Eibar, Irun, Pasaia, Zumarraga, Lasarte-Oria, Ermua, Portugalete, Moreda eta Iruña Oka.

Nafarroako Gobernuak ostegun eguerdian jakinarazi du errefuxiatuak hartzeko bere burua eskaini duela. Nafarroako Gobernuaren iritziz, erakundeek krisi honetan dagokien erantzukizuna bere gain hartu behar dute; hala, Europako Batzordearekin nahiz Espainiako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko prest agertu da Europara iristen ari diren pertsonak berriz kokatzeko egokitu dakiokeen kuota hartzeko, Italia edo Greziaren bidez datozenak bereziki, bai eta mugakide diren herrialdeetako iheslari-esparruetatik (Libanotik, esaterako) zuzenean datozenak berriz kokatzeko ere.

Iruñean Joseba Asiron alkatea izan da Bartzelonako alkate Ada Colauk proposatu duen ekimen honekin Euskal Herritik bat egin duen lehen alkatea. Asironek adierazi du ez dagokiola alkateari bakarrik erabakitzea zer egin, baina pausoak eman nahi dituztela. Larunbatean 13:00etan Gaztelu Plazan manifestazioa deitu du Plataforma de Papeles y Derechos Denontzat-ek.

Gasteizen Gorka Urtaran alkateak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak akordatu dute Larrialdi Funtsean dauden 92.000 euroak errefuxiatuei laguntzeko baliatuko dituztela.

Babes hirien sarean sartuko dela iragarri du Urtaranek  Aurretik, herritar talde batek asteartean abiatu zuen eskaera eta EH Bildu, PSE, Hemen Gaude eta Irabazik bat egin ondoren, eskaera egin zuten udalean.

Ostegunean 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan kontzentrazioa izan da errefuxiatuekiko elkartasunez aurretik aipatutako herritar talde horrek, eta bertan sinadurak biltzen hasiko dira Udalari eskatzeko errefuxiatuak hartzeko.

Udaletatik gehiago egin behar dela uste du Arabako Caritas-eko zuzendari nagusiak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan esan duenez. Udalek dauzkaten etxebizitza hutsak eskaini behar dituztela uste dute.
 

Eibarko Miguel de los Toyos PSEko alkateak esan du duela 80 urte herrialde batzuetara ihes egin behar izan zutela, eta orain "guri dagokigu solidario izatea, Siriako errefuxiatuei babesa eskainiz". Eibarko Arrateko kolonia eskaini du errefuxiatuei laguntzeko, beharra balego.

 

Bilbon EH Bildu, Udalberri eta Ganemos-ek eskatu dute Udalak errefuxiatuak hartzeko plan bat prestatu behar duela, eta proposatu dute Udalaren etxebizitza hutsak eta Kutxabankek dituenak errefuxiatuei uzteko.

 

>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude