Garesti ateratzen da arropa merkea

  • Pertsonen salerosketaren aurkako kanpaina bortitza egiten ari da Kanbodiako gobernua. Berez, behartuta diharduten sexu langileak askatu eta birkokatzea da kanpainaren helburua, baina hainbat emakumek aitortu dute H&M edo Benetton bezalako arropa markentzat lan egitera behartzen dituztela gero.

Nerea Ibarzabal @ibarnere
2014ko azaroaren 04a
Astean sei egunetan lan eginda, hilabeteko 60 euro ordaintzen dizkiete emakumeei H&M hornitzen duen fabrika batean. (Arg: Kore.es)

Kaltetuen hitzetan, industria horietako lan-baldintzak eta soldatak lehengoak baino okerragoak dira. Astean sei egunetan lan eginda, hilabeteko 60 euro ordaintzen dizkiete emakumeei H&M hornitzen duen fabrika batean.

Hala jaso du Vice-k bideo honetan:

Kanal hauetan artxibatua: Kanbodia  |  Prostituzioa

Kanbodia kanaletik interesatuko zaizu...
2014-09-05 | Judith Perez
Blogaria H&Mren kontra: "Kanbodiako langileek baldintza negargarrietan lan egiten dute"

Anniken Jørgensen Norvegiako moda blogariak hilabete eman du Kanbodian, bertako ehungintzako langileekin batera, reality batean parte hartuz. H&M multinazionalaren langileek jasaten dituzten lan-gehiegikeriak bere blogean salatzean arazoak izan ditu: "Programaren produktoreak deitu zidan elkarrizketetan H&M ez aipatzeko eskatuz".


Khmer Gorrien bi buruzagi bizi osorako zigortu dituzte Kanbodian

Khmer Gorrien buruzagi izandako 88 urteko Nuon Chea eta 83ko Khieu Samphan bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkie Kanbodiako auzitegiak. 1975-1979 bitartean, Kanputxean 1,7 miloi hildako utzi zituen erregimen maoistaren aurka abiatu den epaiketaren lehen sententzia da.


Dolar bakarrarekin bizi diren milioika jendeetako bat

Film dokumentalen egile ezaguna den Rithy Panhek mundu osotik bidalitako bideo laburretan bildu nahi ditu egunean dolar bakar bat irabaziz bizi diren milioika jendeetako batzuen bizimoduak. Zinegile gazte eta ikasleei egiten die dei beren obrak egin eta One Dollar proiektuan biltzera, plataforma irekietan sarean partekatzeko.


Eguneraketa berriak daude