'Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea' artikuluarentzat da CAF-Elhuyar saria

  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen saria eman diote Josu Lopez-Gazpio kimikari tolosarrari, 'Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea' artikuluagatik. Saritu guztiek 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 18an - 09:10
osu Lopez-Gazpio kimikari tolosarra. Argazkia: Zientzia.eus

Ostegun arratsaldean banatu zituzten CAF-Elhuyar sariak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan (Donostia). Egin jauzi, eta sortu uhin hedakorrak lelopean, zientzia eta teknologia gizarteratzeko ahalegina egiten duten pertsonen lana aitortu zuten sariketa honekin.

Aurten 71 lan jaso eta aztertu behar izan ditu epaimahaiak, eta banatu dituzten bost sarietako bat eskualdera iritsi da. Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen mailan, Josu Lopez-Gazpio kimikari tolosarrak irabazi du. Gabonen aurretik Zientzia Kaieran argitaratu zuen Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea.

Lopez-Gazpio kimikan doktorea da, eta lan handia egiten du dibulgazioan. UEUko Kimika sailburua da, besteak beste, Tolosaldeko Atariaren kolaboratzaile da, kimika kontuen berri emanez.

Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria ahizpa lesakarrek irabazi dute, Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra izeneko artikuluarekin. Plastikoen arazoari aurre egiteko irtenbideak ikertzen ditu Alaitzek, eta idatzi duen artikulurako ilustrazioak egin ditu Iraia ahizpak.

Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria, berriz, Miguel Querejeta López donostiarrak eskuratu du, Zulo beltzen sinfonia lanarekin. Zulo beltz erraldoien eta galaxien arteko elkarrekintzari buruz egin du tesia Querejetak, eta egun Max Planck Astrofisika Institutuan dabil ikertzen.

Lehen sektoreko lanak saritzen dituen Neiker Sari Berezia Iñaki Odriozola Larrañaga zestoarrak irabazi du, Euskal mendiak herbiboroek zizelkatuak lanarengatik.

Elhuyar Fundazioaren Patronatuak Elhuyarren Merezimendu Saria ematen du, euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lana aitortuz. Aurten 30 urteko ibilbidea duen Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariarentzat izan da.

5.000 euroko diru-laguntza bat ere ematen du CAF-Elhuyar sariketak, zientzia eta gizartea uztartzen dituen proiektuak laguntzeko. Arkitekturaren gaineko gogoeta eta teknologia bateratzen dituen Ander Gortazar Balerdi donostiarraren eta Jacek Markusiewicz poloniarraren Bastark! proiektuak irabazi du aurten.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Biolentzia psikiatrikoa salatuko dute Bilbon, Espainiako Estatu osoko Harro Zoro Erradikalek

EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]


Eguneraketa berriak daude