Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

  • Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


2024ko urtarrilaren 05an - 11:06
Azken eguneraketa: 12:10
Xiruñe Peñas, alkate makila hartu berritan UPNko buru José Javier Esparzarekin UPN

Eguesibarreko EH Bilduk eraman zuen gaia urteko azken osoko bilkurara Axier Mesanza zinegotzia medio. Mesanzak kezka azaldu zuen Gabonetako programazio osoaren %70 gaztelaniaz aurreikusita zegoelako eta %30 euskaraz, hots, azken hizkuntza honetan bi ekitaldi.

Gainera, salatu zuen euskarazko ekitaldiak erdarazkoak baino garestiagoak zirela. Mesanzak, halaber, kritikatu zuen hainbat edukitan banatu dieten udal agendan euskararekiko dagoen desoreka, eta egoera orekatzeko udal ordenantzak betetzea eskatu zion udal gobernuari.

Ihardespenean, Eguesibarreko alkate Xuriñe Peñak (UPN) ohartarazi zuen bera euskalduna dela, baina euskarazko ekitaldiekin euskaraz ez dakitenak diskriminatzen direla. Eta horrela azaldu zuen bere burua: “Hau da, euskaraz ez dakitenek ezin dute joan euskarazko ekitaldietara, ez dituztelako ulertzen, baina gaztelaniaz egiten ditugun ekitaldietara biak joan daitezke, euskaraz dakitenak eta ez dakitenak”.

Eguesibarreko EH Bilduk X sare sozialean zabaldutako bideoan ikus daiteke Mesanzaren parte hartzea eta Peñaren erantzuna.

Cristina Ibarrola Iruñeko alkate ohiak eskailera garbitzaileak mespretxatu ondoren, Peñak esandakoak ere bolo-bolo dabiltza sareetan. UPN azken boladan izaten ari den beste labankadetako bat izan daiteke hau, oso agerian uzten duelako zein borondate duen euskararen sustapenarekiko, eta berez, zeharka, esaten ari delako ez dela euskarazko ekitaldirik antolatu behar, hori baztertzailea delako erdaldunekiko.

Eguesibar Zangoza Merindadeko udalerria da, Iruñearekin egiten du muga hiriaren ipar ekialdean eta kontzeju ugari hartzen ditu bere baitan. Tutera ondoren, gaur egun Nafarroako hirugarren udalerria da biztanlerian (22.121). UPNk 6 zinegotzi ditu, EH Bilduk 4, Viveguesbizi-k 3, PSNk 3, Geroa Baik 2 eta VXV herri hautagaitzak, PPk eta Zurekin Nafarroak bana. Iruñeko zentsura mozioaren ondoren, halakorik errepika daitekeen udalen artean dago, baina oraindik ez da urratsik eman norabide horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
"Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara"

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Mañeruibarko haur euskaldunak omendu dituzte Euskaltzaindiak eta IKF fundazioak

Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.


Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


Mañeruibarko haur euskaldunak sarituko dituzte Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak

Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.


2024-05-24 | Ahotsa.info
Larunbatean Euskal Jaia Tafallan Nafarroako erdialdean euskararen alde egiten den lana goraipatzeko

Erdialdeko Euskal Jaia larunbatean ospatuko da Tafallan egun osoko eta adin guztietarako egitarauarekin, euskarak eta bere kulturak Erriberriko merindadean daukan errotzea erakusteko helburuarekin.


Eguneraketa berriak daude