Frackinga debekatzen duen Kantabriako legea, bertan behera

  • Konstituzio Auzitegiak aintzat hartu du Espainiako Gobernuak jarritako helegitea, eta balio gabe utzi du Kantabrian haustura hidraulikoa erabiltzea galarazten duen legea. Oso litekeena da laster gauza bera gertatzea frackinga debekatzen duten Nafarroako legearekin, horren aurkako helegitea ere aurkeztua baitu Madrilek.


2014ko ekainaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frackingaren aurkako manifestazioa Kantabrian.

Bizitza laburra izan du Kantabriako legeak. Iazko apirilean jarri zen indarrean, baina aurtengo urtarrilean Madrilgo Gobernuak helegitea jarri zion, eta otsailaren 11n Konstituzio Auzitegiak aintzat hartu zuen helegite hori. Une horretan, legea behin-behineko indargabetze aldian sartu zen, Auzitegiak ebatzi bitartean. Azpimarratzekoa da afera honek liskarrak eragin dituela PPren barruan, Kantabrian popularren ordezkariak izan baitira debekuaren sustatzaile nagusiak, estatu mailan alderdiak duen diskurtsoari oldarturik.

Azkenik, Madrilek irabazi du dema. Kontrakorik ez zen espero, bestalde. Konstituzio Auzitegiak ontzat eman ditu Espainiako Gobernuaren argudio nagusiak: erkidego batek bere kasa haustura hidraulikoa debekatzea estatuaren eskumenak bere gain hartzearen parekoa da, eta hori debekatuta dago espainiar legedian. Izan ere, 2013an aldatu zen Hidrokarburoen Legea, besteak beste Nafarroakoa, Kantabriakoa eta Errioxakoa bezalako arau debekatzaileak baliogabetu ahal izateko. Gauzak honela, udazkenean Eusko Legebiltzarrean (seguruenik) eztabaidatuko den frackingaren debeku proposamenaren etorkizuna igartzea ez da zaila.

"Epai honen ondorioak saihestu daitezke, borondate politikoa egotekotan"

Hain zuzen ere, EAEn era horretako lege bat onar dadin Herri Ekimen Legegile (HEL) bat  aurrera daraman Fracking Ez plataformak balorazio-oharra plazaratu du Konstituzio Auzitegiaren ebazpena ezagutu eta ordu gutxira. Adierazi dutenez, ezin da ukatu "epaiak arriskuan jartzen dituela frackingaren kontra onartu diren beste lege guztiak, baita Herri Ekimen Legegilearen bitartez Euskal Autonomi Erkidegoan proposatzen ari dena ere". Dena den, HELa inoiz baino ekimen biziagoa dela uste dute Fracking Ez-ekoek,  teknika horren aurkako jarrera publikoki adierazteko tresna egokia den heinean.

Bestalde, nabarmendu dute epaia mehatxua dela HELak gaur egun proposatzen duen testu zehatzerako, baina horrek ez dizkiela ate guztiak ixten. "Behin ekimena Legebiltzarrean aurkezten denean eta tramitera onartzen denean, horretarako borondate politikoa egotekotan, legeak dioena aldatu daiteke epaiak dituen ondorioak saihesteko eta Autonomi Erkidegoa zulatze planen aurrean babesteko", azaldu dute.

Azkenik, tamalgarritzat jo dute Espainiako Konstituzio Auzitegiak hain denbora laburrean eta "eskrupulu gutxiko enpresekin bat egiten duen gobernuari jarraiki" hartutako erabakia. Eta gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzak, legeak lege, bere esku duela EAEn haustura hidrauliko bidezko proiektu guztiak bertan behera uztea, erkidego horretako zulatze-baimen guztiak SHESA enpresa publikoak eskatu baititu.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude