Eskorbuto musika taldeari omenaldia egingo diote

  • Iosu eta Jualma orain dela 25 urte hil ziren, eta bi musikariei omenaldia egiteko Más alla del cementerio musika jaialdia antolatu dute Santana 27 aretoan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 16an - 10:18

Eskorbuto taldeko sortzaileak izan ziren Iosu Exposito eta Juan Manuel Suarez orain dela 25 urte hil ziren. Iosu, 1992. urteko maiatzean hil zen, heroinarekin arazoak izan zituen eta HIESa hartu zuen. Horrek eragindako arazoak ezin izan zituen gainditu. Jualma, ordea, urrian hil zen. Txikitatik endokarditis gaitza pairatu zuen bihotzean eta drogek ez zioten batere lagundu bere egoerari.

Bikote honek, Pako Galanekin batera, Eskorbuto taldea osotzen zuen. Datorren hilabetean, abenduaren 23an, bi musikariak hil zireneko 25. urteurrenean beraiek egindako lana oroitzeko omenaldia egingo dute Santana 27 aretoan.

Pako Galan bera bertann izango da, eta taldearekin harremanak izan zituzten musikariak eta artistak ere bai. Denek, aretoak barne, doan egingo dute lan, eta ateratzen duten diru guztia Eskorbutoren, Iosuren eta Jualmaren memoria eta ohorea mantentzeko eta goraipatzeko erabiliko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Pako Galanekin bat Parabellum, Distorsion, Penadas Por la Ley eta beste talde eta gonbidatu askok hartuko dute parte omenaldian. Aldez aurretik sarrerak 12 eurotan egongo dira, egunekoan berriz, 15 eurotan.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-05-05 | Xalba Ramirez
Aiztoa erakutsi!

Autotunea eta rocka nahastea izango da zakilzaharrentzat sakrilegiorik handiena: “Tranpa” dela, hori musika ez dela, edonork egin dezakeela. Musikariek badakite, ordea, gitarra elektrikoari efektu pedalak kenduz gero, zatarra eta, batez ere, zaila dela jotzeko... [+]


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Puccini: gogokoen artean gogokoena

Maiatzaren erdialdean OLBEk bere opera ederrenetako bat, La Bohème, eskainiko digula aprobetxatuta, eta aurten bere heriotzaren mendeurrena betetzen dela kontuan izanda, Giacomo Pucciniren azalpen biografiko/artistiko bat ezinbestekoa dela uste dut.
Jakina, opera maite... [+]


Eguneraketa berriak daude