Eraso matxisten aurkako deiarekin piztu ditu Zeledonek Gasteizko jaiak

  • Lehertu da festa milaka lagunek betetako Andre Mari Zuriaren plazan.

Anakoz Amenabar @anamenabar  |  Arabako Alea @ArabakoALEA
2016ko abuztuaren 05a
Jendetza aldarrikapenez betetako Andra Mari Zuriaren plazan. (Argazkia: PHOT.OK)

"Ez, ezetz da beti!". Hitzokin eman dio hasiera Gorka Ortiz de Urbina Zeledonek abuztuaren 9ra arteko jai festa segidari. Karmele Jaio idazleak haren pregoian eta hiriburuko mugimendu feministak zein Gasteizko Udalak azken egunetan nabarmendutakoa plazaratu du Zeledonek ere, aterkla eskuan, Andre Maria Zuriaren plazan bildutako milaka lagunen aurrean. Emakumeek jaiak askatasunez bizi nahi dituzte eta jaietako protagonista ere badirela azpimarratu nahi izan du irmo.

Aldarrikapenak eta festak, ohi legez, bat egin dute balkoi gainean zein plazan eta, besteak beste, autodefentsa feministaren aldeko pankarta, presoen aldekoa edota TTiP hitzarmenaren kontrakoa ikusi ahal izan dira jende oldearen artean. Oihu eta biba indartsuekin, sei minutuko ibilbidea arin igaro da jaiei ongi-etorria ematera gerturatu diren festazale guztientzat; bidean, ez dira falta izan "Zeledon, etxe berria egin duk! Zeledon, balkoian leiho on!" kanta edota fanfarreak girotutako kalejira. 

Moises San Mateos Gaztedi errugbi taldeko presidentea eta Cristina Molinuevo Araski saskibaloi taldeko jokalariak, aurtengo txupineroak, zain izan ditu balkoian, kamiseta gorriz estalitako talde guztiarekin batera. "Gora Zeledon" eta "Gora Gasteiz" oihu artean, dantza eta saltoka, jaietako zapia jarri die Zalduondoko gizontxoak Gorka Urtaran alkateari, txupineroei eta Miren Larrion EH Bilduko bozeramaileari. "Gora Andre Maria Zuriaren jaiak", dei eginez, jaia hasi baino ez da egin.

Argazkia: PHOT.OK

Ikusi argazki gehiago Arabako Alean.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta egile eta komunikabideen baimenari esker ekarri dugu ARGIAra  

Kanal hauetan artxibatua: Jai herrikoiak  |  Gasteizko Jaiak  |  Feminismoa  |  Gasteiz

Jai herrikoiak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-05 | Uriola.eus
Bilboko Piztiak konpartsa: "Etorkizuna zezenketarik gabeko hiria da"

Piztiak konpartsako Ane Ligero eta Loreto Errazti txupinera ohia irmo mintzatu dira Bilbon oraindik ere jasotzen diren animaliadun ikuskizunen inguruan. Pribilejioak eta Udalaren eta erakundeen pasibotasuna kritikatu dituzte.


Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.


2017-08-30 | Xalba Ramirez
Kaskagorrik dio gezurra dela EGIk egindako salaketa

Kaskagorrik agiria atera du, adieraziz Eusko Gaztediren bertsioa "lau haizetara zabaldutako gezurrez beteriko komunikatua" dela. Kaskagorriren irudia zikintzeko helburua duela salatu du gazte konpartsak.


2017-08-30 | Uriola.eus
Euzko Gaztedik kide bati eraso egin diotela salatu du

Igandean Marijaiaren erreketaren ostean Kaskagorriko txosnan "arrazoi politikoengatik" Euzko Gaztediko kide bat jipoitu zutela salatu dute.


2017-08-28 | Xalba Ramirez
Bilboko Udal taldeek Aste Nagusian izandako eraso sexistak salatu dituzte

Bilboko Udalean ordezkaritza duten taldeek jaietan jazotako gutxienez hiru eraso sexisten kontrako ohar bateratu bat kaleratu dute.


Larreina go home!
MULTIMEDIA - Maritxu, nora goaz!?

Bilboko Hontzak konpartsaren txosnaren zentsura kasuari begira 9. saioan.


2017-08-25 | Uriola.eus
Hontzak Konpartsak Bilboko txosna ikusgarrienaren Kanpaia saria irabazi du

Bosgarren urtez irabazi du konpartsa anarkistak txosnen dekorazio dotorenaren saria. Eulia saria Sinkuartelentzat izan da, txosna guztien artean apainketa eskasena izateagatik.


2017-08-22 | Xalba Ramirez
Umorez erantzun dio Hontzak konpartsak "zentsura eklesiastikoari"

Umorez erantzun dute Hontzak konpartsako kideek astelehenean beren txosnako dekorazioa kendu izana. Agindu judizial baten ondorioz erretiratu du Ertzaintzak txosnan zeukaten “Vatikanoko Harategiak” instalazioa, “sentimendu erlijiosoak mintzen” dituelakoan.


2017-08-21 | Xalba Ramirez
Ertzaintzak Bilboko Hontzak konpartsaren "Vatikanoko harategiak" dekorazioa kendu du

Bilboko Hontzak konpartsaren txosnatik "Vatikanoko harategiak" izeneko dekorazioa kendu du astelehen goizean Ertzaintzak.


2017-08-21 | Xalba Ramirez
Turismoa eta tasak, Piraten Irrikitaldiaren jo puntu

Beste urte batez, Donostiako Piratek festa antolatzaileak baina zerbait gehiago direla erakutsi dute. Kritika politiko irudimentsua egin diote Irrikitaldian Udalari eta dakarren hiri ereduari.


Eguneraketa berriak daude