Epaile batek baliogabetu egin du Azkunak Txori Barroteri ezarritako zigorra

  • Iñaki Azkunak Bilboko alkateak bi urtetako zigorra ezarri zion 2010eko urtarrilean Txori Barrote konpartsari: bi urtez Bilboko Aste Nagusitik kanporatu du presoen argazkiak erakusteagatik. Orain, ordea, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko epaile batek konpartsaren errekurtsoa haintzat hartu eta Azkunaren zigorra baliogabetu du.


2011ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Txori Barrote eta Kaskagorriren aurka jo zuen ertzaintzak presoen argazkiak erakusteagatik.

Epai hau paraleloki doa Madrilen egiten ari diren epaiketarekin. Gogoratu, Txori Barrote eta Kaskagorriko kideak ari direla epaitzen Madrilen, presoen argazkiak erakustea egotzita.

Epaia eman duen epailearen iritziz, oso zaila da jakitea argazkitan agertzen diren guztiak ETAko presoak ote diren. Hau izan da zigorra baliogabetzeko arrazoi nagusia. Argazkiak erakustea biktimen aurkako ekintza ez dela ere gaineratzen du epaileak, presoen argazkiak erakutsiz hauen gerturatzea soilik aldarrikatzen dutela uste baitu.

Epailearen erabakia helegitea jar diezaioke Udalak, 15 eguneko epean.

Eta Kaskagorri?

Txori Barroteren abokatuak errekurtsoa jarri zion Azkunak ezarritako zigorrari; ez, ordea, Kaskagorrik. Bilboko Konpartsek jarri zuten bigarren helegitea, baina hura ez dute tramitera eraman epaileek. Kaskagorriren aurkako zigorrak, hortaz, indarrean jarraitzen du.

Informazio gehiago:

- Bilboko Konpartsek plantoa egingo dute Aste Nagusiko egun batean (2011-07-29)

- Presoen argazkiak erakustea "terrorismoa gorestea" dela dio Auzitegi Gorenak (2011-06-09)

- Bilboko Konpartsek planto egingo dute egun batez (2010-07-07)


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude