Presoen argazkiak erakustea “terrorismoa gorestea” dela dio Auzitegi Gorenak

  • Presoen argazkiak erakustea "terrorismo delituengatik kondenatuta daudenen legez kanpoko jokabideen gorespena egitea" dela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, euren txosnan –2009ko Bilboko festetan– presoen argazkiak zituzten Txori Barrote konpartsako kideak absolbitu egin ditu, argazkiak nork jarri zituen frogatzerik ez dagoela-eta.


2011ko ekainaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Zenbait pertsona presoen argazkiak erakutsiz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iazko urrian Auzitegi Nazionalak esandakoaren aurka egin du Gorenak sententzia honekin, argazkiak erakustea ez dela delitua esan bait zuen orduan. Antonio Martín Pallín epaileak sententziaren aurkako boto partikularra aurkeztu du. Txori Barroteko kideen asmoa "presoen gerturatzea eta amnistia eskatzea" zela adierazi du eta beraz "helburu hauek dira portaera horien erruduntasuna eta epaigarritasuna baztertzen dutenak".

- Auzitegi gorenaren epaia (PDF).


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!