Bilboko Konpartsek plantoa egingo dute Aste Nagusiko egun batean

  • Bilboko txosnek plantoa egingo dute aurreko urteko Aste Nagusian egin zuten bezala. Zigorra bertan behera gera dadin eskatzeko eta jai eredu partehartzaile bat aldarrikatzeko Bilboko Aste Nagusiko asteazkenean, abuztuak 24, txosnak itxita egongo dira. Euskal presoen argazkiak erakusteagatik bi urtez txosnak jarri ezinik geratu dira Kaskagorri eta Txori Barrote Konpartsak, Bilboko udalak txosnak jartzeko baimena kendu zielako.


2011ko uztailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Bilboko txosnak iazko planto egunean

Aurtengoan txosnak itxiko dituzten arren, salaketa ekintzak ere antolatu dituzte. Goizean Bilboko Konpartsek izandako oztopo eta arazoak bilduko dituzte “lotsaren korridorea” izeneko erakusketan. Horrez gain, Marijaia Bilboko kaleetan zehar ibiliko da jai eredu herrikoi eta partehartzaileen alde. Arratsaldean berriz, Bilboko Konpartsek “desafioa” egingo dute Bilboko kaleetan zehar. Egingo dutenaren inguruan ez dute ezer aurreratu nahi izan, baina mugiezina dena mugituko dutela adierazi dute. Horren ostean, Konpartseroen Harrotasunaren Desfilea burutuko dute. Ekintza horiez gain, hiria beltzez jantziko dute eta orainarteko jai eredua babesteko, egun horretan elastiko beltzak soinean jarrita ateratzeko deia zabaldu dute.


Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude