Epaiketa politikoen aurkako manifestazio nazionalera deitu du Eleak taldeak

  • D3M hautesle elkarteko eta Askatasunaren aurkako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Eleak taldeak deituta, epaiketaren kontrako manifestazio nazionala egingo da maiatzaren 5ean Bilbon, Eskubide guztiak proiektu guztientzat. Epaiketa politikorik ez! lelopean.


2012ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Eleak mugimenduko kideen prentsaurrekoa

Manifestazioaren berri emateko larunbatean Bilbon egindako agerraldian, Eleak mugimenduko kideekin eta dozenaka herritarrekin batera, D3M-ko eta Askatasunako auzipetuetako batzuk izan ziren, tartean Arantza Urkaregi eta Amparo Lasheras.

Auzipetuentzako zazpi eta bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu dute, talde armatuarekin kolaboratzea eta talde armatuko kide izatea leporatuta. Aurreikuspenen arabera, epaiketa maiatzaren 18ra arte luzatuko da.

Mobilizazioak herrietan

Datozen asteotan epaiketaren aurkako mobilizazioak izango dira hainbat herritan, eta Eleak taldeak jakinarazi du herri batzordeak sortuko dituztela, auzipetuen egoera azaleratu eta eskubide zibil eta politikoen esparruan lan egiteko. Herri batzordeak osatzeko informaziorik nahi izanez gero, herrimatrioska@gmail.com helbidera idatzita eska daiteke.

- Eleak mugimendua Twitter-en eta Facebook-en.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude