Elorrioko alkateak ez ditu sinatu AHTaren desjabetze aktak

  • Asteartean zuen aktak sinatzeko hitzordua udalak, baina ez agertzea erabaki zuen Idoia Buruaga alkateak. Legearen arabera, aktak desjabetuko diren lurretan bertan sinatu behar dira, eta arrazoi hori erabili du Buruagak hitzordura ez joateko.


2015eko urriaren 30an - 11:01
AHTarentzako tunela, Iguria auzoan. (Arg: Anboto)

Elorrion, Abiadura Handiko Trenaren obraren lau zati daude. Horietako batean obra eginda dago, eta beste hiruren alegazio epea amaituta dago. Hainbat lurjabe eta udala lurrak desjabetzeko aktak sinatzera deituta egon dira, eta udalak uko egin dio aktak sinatzeari. EH Bilduko gobernu taldeak adierazi du ez duela “erraztasunik eskainiko” prozedura horietan, eta hala azaldu ziela joan zen astean zati horietako kaltetuei, eurekin eginiko batzarrean.

Jarraipen batzordea

Gainera, udalak jarraipen batzorde bat sortuko du, “obren jarraipen zorrotza egin eta kaltetuei laguntza tekniko zein juridikoa eskaintzeko asmoagaz”. Bertan, ordezkari politikoek, kaltetuek eta aholkulariek parte hartuko dute.

Buruagak esan du Elorriok “modu oso zuzenean” pairatuko dituela obra horien ondorioak, batez ere Iguria eta Aidazu auzoetan. Alkateak gogoratu du 2007an eginiko herri-galdeketan AHTaren proiektuaren aurkako iritzia eman zutela herritar askok, 2.129 herritarrek hain zuzen ere.

Oharra: Albiste hau Anboto.org gunetik ekarria da lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude