Durangoko Azoka, gutxieneko adostasun bila

  • Soka tenkatu bai, baina ez da eten oraingoz: Durangoko Azokaren antolamenduari buruzko gutxieneko akordioa bilatzeko epe bat jarri zuten atzo Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeek.


2013ko otsailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gotzon Barandiaran Ahotseneako arduraduna eta Nerea Mujika Gerediagako lehendakaria artxibo-irudi batean.

Martxora bitartean saiatuko dira antolamenduari buruzko minimoak zehazten eta horietan ados egonez gero, Azokak koordinazio mahaiaren ereduarekin funtzionatzen jarraituko du, hau da, Aiert Goenagaren gidaritzapean martxan jarri zen ereduarekin.

Kontsentsurik ez oraingoz, beraz: Azokaren inguruko guneetako ordezkariek ez dute begi onez ikusi Goenaga zuzendari kargutik kentzea eta atzo tentsio handiko bilera izan zuten Gerediagako ordezkariekin. Bileraren ostean prentsa-ohar bateratua argitaratzeko aukera mahai gainean egon zen arren, guneetako ordezkariek nahiago izan zuten minimoak zehaztu arte gaia itxitzat ez ematea.

Aiert Goenaga Azokako zuzendari ohiak aferari buruzko bere ikuspegia eskaini du ostiraleko Berria egunkarian. Bere esanetan, koordinazio mahaiak egitarauari buruzko erabakiak hartzea problema izan zen Gerediagarentzat.


Eguneraketa berriak daude