Nazioarteko eragile ugarik babestu dute gaurko deialdia, tartean Angela Davis aktibistak, Dimitros Papadimoulis Europar Parlamentuko lehendakariordeak eta Nora Cortinas Madres de la Plaza de Mayoko sortzaileetako bat. Azpiko irudietan zerrenda osoa.
11.000 lagun elkartu dira Parisen, Frantziako Gobernuari euskal presoen aferaren konponbidean urratsak egin ditzan galdatzeko manifestazioan. Bakea Euskal Herria: Orain presoak izan da goiburua. Lander Arbelaitz eta Jenofa Berhokoirigoin kazetariak zuzenean ari dira bertatik ARGIArako berri ematen.
Sarri Sarri doinupean bukatu da martxa. Herri zoriontsu bat dantzan. #paixenPaysBasque #OrainPresoak pic.twitter.com/CNchHemIPP
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 9, 2017
Joana Haramburu, Txistor presoaren alabak du hitza. "Nahi ditugu bizirik eta etxean". #OrainPresoak #BakeaEuskalHerrian #ParisZuzenean
— Jenofa_B (@Jenofa_B) 2017(e)ko abenduak 9
"Paradigma aldaketaren garaia da", Fabienne Servan Schreiber. #OrainPresoak #ParisZuzenean #BakeaEuskalHerrian
— Jenofa_B (@Jenofa_B) 2017(e)ko abenduak 9
"Bat egin dezagun bide berean bakeraino" Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariaren azken hitzak euskaraz. #OrainPresoak #ParisZuzenean
— Jenofa_B (@Jenofa_B) 2017(e)ko abenduak 9
Preso eta erbesteratuak euskal jendartera itzul daitezela eskatu du Mixel Berhokoirigon Bakearen Artisauak. Biktimak izan ditu gogoan, eta denen mesederako bakea eraikitzearen alde azaldu da. Halaber, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den presoen aldeko manifestazioan parte hartzera dei egin du.
"Aurreikuspenak gainditu ditugu. Hori ez zen posible izanen jendarte zibila eta hautetsien arteko elkarlana gabe", adierazi du manifestazioaren amaierako ekitaldian Anaiz Funosas Bake Bideako presidenteak.
Manifestazio burua heldu da amaierara. Antolakuntzatik adierazi dute 11.000 lagun direla Parisen, Bakearen Artisauen deiari erantzunez.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) December 9, 2017
11.000 pertsona bildu dira presoen aldeko Parisko manifestazioan, deitzaileen esanetan. Gara-ren arabera, 10.000 lagun inguru espero zuten antolatzaileek; 15.000 izan direla aipatu dute hainbat iturrik sare sozialen bitartez.
#ParisZuzenean 📸 11000 lagun bildu dira Pariseko karriketan euskal presoen eskubideen alde eta kartzela politika konponbide gakoetan kokatzeko #OrainPresoak pic.twitter.com/ff1E1H4sQ0
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) December 9, 2017
Hasi da @muguruzafm-ren kontzertua, euskal presoen alde milaka lagunez osatutako manifestazioa Pariseko kaleetan barrena doala. #PaixenPaysBasque #OrainPresoak #BakeaEuskalHerrian #9DecPARIS pic.twitter.com/Gpo0cNRZJL
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) December 9, 2017
Hator hator kantatzen sartu da martxa Boulevard des Invalidesen. Paristarrak loraturik dira joaldunekin. #paixenPaysBasque #OrainPresoak pic.twitter.com/yOkcpNTP4F
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) December 9, 2017
Manifestazioaren aurrealdean presoen ehunka senide eta lagun. Atzean milaka pertsona #PaixenPaysBasque #BakeaEuskalHerrian aldarrikatzen.#OrainPresoak pic.twitter.com/22xc6eAuF4
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) December 9, 2017
Aniztasuna nagusi lehen lerroan. Funosas, Berhokoirigoin, Brisson, Etxegarai, Espagnac... (Jenofa Berhokoirigoinen bideoa)
Aniztasuna nagusi lehen lerroan. Funosas, Berhokoirigoin, Brisson, Etxegarai, Espagnac... #OrainPresoak #ParisZuzenean #BakeaEuskalHerrian pic.twitter.com/s1230NabXS
— Jenofa_B (@Jenofa_B) December 9, 2017
Honela hartu du Lander Arbelaitzek manifestazioaren hasierako unea:
Honela abiatu da euskal presoen aldeko manifestazioa Parisen.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2017(e)ko abenduak 9
Ha comenzado la manifestación en #Paris a favor de los derechos de lxs presxs políticxs vascxs.#PaixenPaysBasque #BakeaEuskalHerrian #OrainPresoak #9DecPARIS pic.twitter.com/yRULqRuu82
Iritsi da Frantziako Estatuko 20 espetxetan barrena itzulia egin ostean, gaur goizean Fresnestik atera den martxa. Honela jaso du unea Lander Arbelaitzek.
Iritsi da Frantziako Estatuko 20 espetxetan barrena itzulia egin ostean, gaur goizean Fresnesko atera den martxa. #PaixenPaysBasque #bakeaeuskalherria #OrainPresoak #9DecPARIS pic.twitter.com/ox2srqEfj2
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2017(e)ko abenduak 9
Hasi da Parisen manifestazioa, ikus hemen Jenofa Berhokoirigoinek hartutako irudiak
Euskal Herria Parisen da. Manifestazioa hasiko da. #OrainPresoak #ParisZuzenean #BakeaEuskalHerrian pic.twitter.com/8XWpCIPE7j
— Jenofa_B (@Jenofa_B) December 9, 2017
Bake prozesua eta euskal presoen afera lotua dago, Mixel Berokhorigoin bakearen artisauak gogoraratzen duen gisan. Zertan da orain bake prozesua galdegin dio "Laborari"k:
"Ez dugu nahasi behar nahi ginukena eta errealitatea. Elkarrizketa abiatua da Justizia ministeritzarekin. Zuzendari ordearekin ari gira solasean. Elysée eta Matignon-en baimena eta loturarekin ari dela erran dauku. Diskuzio espazio hori iduri du zintzoa dela, konfiantxa bat lotua dela. Iduri du gogoa eta disposizioak badirela gauzak aldatzeko. Mementoko gaia presoena da, Pariserat abian gira gai horren inguruan. Oraindik alde bakarreko prozesu batean gira. Parioa da martxan emaiten den dinamikak tiratuko duela dena, batek egin urratsak".
Elkarrizketa osoa hemen irakur liteke.
Euskal preso politikoei legeak dioena aplikatuko balitzaie, 43 kanpoan lirateke gaur bertan. 21 larriki eri direlako, beste batzuek baldintzapeko askatasunaren onurak guzatu behar lituzketelako eta beste batzuk Europako zigorren konfusioa lor dezaketelako.
EAJ, EH Bildu, ELA eta LAB ere Parisen dira. Jeltzaleen ordezkaritza Ipar Euskal Herriko hautetsi eta militanteek osatzen dute.
Fresneseko espetxeko martxa ere iristen ari da. Jenofa Berokoirigoin ari da bertan.
Bizpahiru kilometro eskas Montparnassera iristeko. Laurdentxo baten buruan heltzekoak. #OrainPresoak #ParisZuzenean #BakeaEuskalHerrian pic.twitter.com/LTvUFsUq74
— Jenofa_B (@Jenofa_B) 2017(e)ko abenduak 9
Nazioarteko eragile ugarik babestu dute gaurko deialdia, tartean Angela Davis aktibistak, Dimitros Papadimoulis Europar Parlamentuko lehendakariordeak eta Nora Cortinas Madres de la Plaza de Mayoko sortzaileetako bat. Azpiko irudietan zerrenda osoa.
Euskal Herri osoko 1.007 hautetsik babestu dute gaur Parisen egingo den Bakea Euskal Herrian: Orain presoak manifestazioa eta Frantziako Gobernuari eskatu euskal presoei aplikatzen dieten salbuespen legeria bukatzeko.
Euskal Herritik iritsitako milaka herritar ari dira biltzen 18 Juin plazan biltzen ari dira, bertan egingo da lehen elkarretaratzea, Montparnasse tren geltokiaren ondoan. Bertan izango da animazio ugari; kamioi baten gainetik arituko dira, esaterako, Bad Soun System, Fermin Muguruza edo Oreka TX, besteak beste. 12:00etarako egingo zaie harrera espetxeetako martxan parte hartu dutenei eta 12:30en hasiko da manifestazioa.
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Abenduaren 16tik 18rakoa ASTEBURUA izan du Euskal Herriak aurten, letra larriz, LABAko lagunek haien programazioaren kartelean iragarri zuten gisan. Gertakari historiko pare batekin zuen zita herritar arruntak: bueltan Hertzainak ostiral eta larunbatez BECen, eta Bertsolari... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]