CiUren apurketa eta Masen Alderdia

  • Apurtu da CiU, 37 urtetan ibilaldia elkarrekin egin ondoren, CDCk eta UDCk bakoitzak beren bidea egingo dute aurrerantzean.


2015eko ekainaren 18an - 11:31
37 urte ondoren CiU apurtu da.

Astelehenean CDCk hiru egunetako epea eman zion UDCri erabakitzeko ea beraiekin batera joango zen irailaren 27ko hauteskundeetara programan independentzia lehenetsiz. Baina igandean, UDCk independentzia programan eramatea baztertu zuen barne erreferendumean. Hori bai, 95 botoko tartea egon zen CDCko ez-independentista (1.333 boto) eta independentisten artean (1.238 boto) .

Asteazkenean etorri zen UDCren erantzuna: Artur Masen gobernua utzi zuten Joana Ortega lehendakariordeak, Ramon Espadaler barne sailburuak eta Josep Maria Pelegri Nekazaritza, Arrantza eta Ingurumen sailburuak.

UDCko idazkari nagusi den Espadalerrek jakinarazi duenez, emandako epe zorrotza izan da haien irteeraren arrazoi nagusia. Haiek sortutako kalapitaz hitz egin nahi zutela adierazi izan du, arazo nagusia moldeetan dagoela irudikatu nahian.

CDCk, ordea, argi utzi du ezetz eta gainera ultimatuma ez zela txantxetakoa. Bukatu da anbiguotasunaren garaia: gure alderdia bai-bai formula ospetsuarekin joango da irailaren 27ko plebiszitu hauteskundeetara eta irabaziz gero Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (AIA) egingo du, edo bazatoz jatordu horrekin edo alde.

Artur Masen alderdia ez dago txantxetarako, hain zuzen ere denbora gutxi duelako –Enric Julianak dioen moduan– Masen Alderdia egiteko. Erabakigarriak dira iraileko hauteskundeak eta mugitu behar da, areago udal hauteskundeek utzitako giro hotzaren ondoren. Masi heldu zaio Independentziaren Alderdia osatzeko garaia, horretarako CDCri izena tiraderan gorde dezan eskatuko dio. Formulak arrakasta badu, CDC iraganeko zerbait izango da. Hipotesi nagusia hori da behinik behin.

Ondasunen banaketa egiteko ordua da orain eta CiUk beti erabili ohi du honako formula banatze kontuetan: %75 da CDC eta %25 UDC. Azken honek oraindik heldu nahi lioke lokarriren bati, baina badirudi gaitza izango dela.

Barne batasunari eustea ere ez da samurra izango UDCn. Alderdiko sektore independentistako buru da Antonio Castellà Generalitateko Unibertsitate Idazkaria eta, bere alderdikideek ez bezala, honek ez du kargua utzi: “Gure ahalmenagatik hautatu gintuzten, ez militantziagatik”. Oso keinu esanguratsua da eta denak adierazten du sektore honek bat egingo duela Masen Alderdiarekin.

Zatiketarekin sostengu batzuk galduko ditu Masek, baina gudu nagusia irabazteko ezinbestekoa zen UDCren joko bikoitza alboratzea. Bere bizitzan egindako apusturik gorenari ekiteko bidea libre du jada, galgarik gabe eta berak uste duen moldean bideratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude