Brasileko eskuinaren protestak Rousseffen Gobernuaren aurka

  • Igandean Brasileko hainbat hiriburutan milaka persona izan ziren Gobernuan dagoen Dilma Rousseff, Langileaen Alderdiaren aurka, zenbait korrupzio kasuen tartean daudelakoan. Beto Almeida analista politikoaren ustez, eskubiko zenbait sektorek antolatutako martxa hauen helburu bakarra Rousseffen kargugabetzea da.


2015eko abuztuaren 17an - 13:19
Zenbait adituren arabera Rousseffen aurkakoek ez daukate argumenturik presidentearen aurka jotzeko (Argazkia: Telesur)

Protestetan  klase erdi eta altuko jendeak parte hartzen duela esan dute. Mobilizazioetan gazte, afroamerikar eta klase xumeetako pertsonarik ez dagoela ere jakitera eman dute.

Etxebizitza sozialak herri xumearentzat

Presidenteak “Mi casa mi vida” proiektuaren hirugarren etapa abian jarri du. Programa horrekin hiru milioi etxebizitza sozial eskeiniko ditu, eta 2018. urterako zazpi milioi pertsonentzako etxeak eraikiko ditu.

Ezkerreko zenbait mugimendutatik jakitera eman dute abuztuaren 20an presidentearen aldeko mobilizazioa egingo dutela.

100.000 pertsona lurraren alde

Joan den abuztuaren 12an nekazarien aldeko “Marcha de las Margaridas” martxa egin zuten Brasilia hiruburuan. 100.000 pertsona bildu ziren.

Emakumeek antolatutako protestetan hainbat aldarrikapen atera zituzten kalera: familiako nekazaritza, emakumearen papera lurrean edota nekazal erreforma, besteak beste.

 


 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude