Botere guztia sovietetara!

  • Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren boltxebikeen norabidea argitzeko (boltxebikeak barruko korronte nagusia ziren Errusiako Partidu Sozialdemokratan, handik gutxira Partidu Komunista bihurtu zena) baita, hilabete batzuk geroago, Petrogradon boterea hartzea ahalbidetzeko ere.

Iñaki Etaio
2017ko azaroaren 06a

Azaroaren 6-7 honetan (juliotar egutegian urriaren 24-25a) iraultza sobietarraren 100 urte betetzen dira. Zalantzarik gabe, iraultza hori garaipen nabarmenena izan zen munduko langileriaren historian. Langileek boterea hartzeak eta 1918-1921eko gudan potentzia inperialistek babestutako erreakzioa garaitzeak ideia marxisten gauzatzea suposatu zuen neurri handi batean. Izan ere, Marxek eta Engelsek beraiek azaldu zuten marxismoa ez zela dogma bat, baizik eta akziorako gida. 1871eko Pariseko Komunaren herri garaipen iraungikorraren ostean, sobietar iraultzak klaserik gabeko jendartera abiatzea ahalbidetu zuen, baita kapitalismotik komunismorako trantsiziorako Estatu sozialistaren eraikitzea era praktikoan planteatzea ere (Estatua eta iraultza idazkian Leninek berak teorizatu zuena). Geroago gauzatu zen SESBren norabidearen okertzearen eta atzean egon ziren barne (estalinismoa, burokratizazioa…) eta kanpoko arrazoien (eraso inperialistak, Europan hedatu behar ziren beste iraultzen porrota…) analisian sartu gabe, Iraultza sobietarrak gainontzeko herriei erakutsi zien posiblea zela klase zapalduek boterea eskuratzea eta berdintasunezko eta jaberik gabeko jendartea eraikitzea. Iraultza horrek eta sortutako Estatuak auzitan jarri zuen (des)ordena kapitalista eta, inperialismo nazia adoretsuki suntsitu ostean, SESB munduko potentzia bihurtu zen arlo guztietan, inperialismo yankiaren kontrapisua bilakatuta. Horregatik ezinbestekoa zaigu gertakizun horiek gogoraraztea, ikertzea (asmatzeak zein akatsak) baita aldarrikatzea ere. Are gehiago urteurren honetan non sistemaren desinformazio medioak gertaera horiek karikaturizatzen eta sinplifikatzen saiatuko diren. Izan ere, iraganeko zerbait bezala aurkeztuko dizkigute, gaindituta dagoena, kapitalismoari alternatibarik ez dagoen munduan errepikatu ezin izango dena.

Leninen eta beste iraultzaileren ekarpen teorikoak baita milaka langile eta nekazarien borroka ere lurperatzen saiatuko dira. Hala ere, errealitate gordinak berresten du ideia horien gaurkotasuna eta sistema aldatzearen beharra. SESBren desagertzeak eta kapitalismoaren nagusitasunak munduan emakume-gizonen arazo larriak konpondu ditu akaso? Jendartea klaseetan banatzeak, ekoizteko baliabideen jabea den gutxiengoak gehiengoa esplotatzeak, kapitala gero eta esku gutxiagotan kontzentratzeak (Inperialismoa, kapitalismoaren aro gorena idazkian Leninek deskribatutakoa), monarkia parasitoen irauteak, populazioak hiltzen dituen miseriak, goseak, gerrak… erakusten dute duela mende bateko eskenatokitik ez dugula asko aurreratu.

Iraultza sobietarrak irakaspen oso baliagarriak utzi zituen, XX. mendean zehar eta gaur egun ere garatzen diren esperientziekin aberastuak izan direnak. Horietako bakar batzuk aipatzeagatik, iraultza horrek botere paralelo bat (langileen, nekazarien eta soldaduen sovietak) eraikitzearen beharra erakutsi zuen, boterea hartzeko baliogarria izango zena baita etorkizuneko Estatu sozialistaren enbrioia ere. Era berean, boterea hartzea ahalbidetuko duen Estatu krisia heltzen den bitartean langileria formatzearen ezinbestekotasuna erakutsi zuen, baita langileek boterea eskuratzeko eta finkatzeko estrategiaren premia ere, Historian hainbestetan gertatu diren matxinadak matxinada hutsetan ez geratzeko, ordena berri bat eraikitzeko ezgai. Iraultza sobietarrak Estatu zaharra eraistearen eta berri bat eraikitzearen beharra erakutsi zuen, burgesiak berak gehiengoa menperatzeko diseinatutako egituren erabilera gaindituz. Honen harira, indarkeria antolatua herriaren eskumena izan behar zela azaldu zuen, eta ez herriaren kanpotik eta gainetik dauden errepresio indar berezien (polizia eta ejertzitoa) eskuetan egon.

Horretaz gain, Leninek behin eta berriro ohartarazi zuen bake sozial iraunkorraren ilusioa elikatzen duen klaseen arteko hitzarmenaren sineskeriarekin apurtu behar zela. Hots, interes kontrajarriak dauzkaten klaseak adiskidetzearen ezintasunaz ohartarazi zuen. Zentzu horretan, Leninek utzitako esaldi adierazgarrienetariko bat honako hau da: “Gizonak (eta emakumeak) beti izan dira politikan norberaren eta besteen engainuen biktimak, eta horrela jarraituko dute esaldi, adierazpen eta moral-, erlijio-, politika- eta jendarte-agintza guztien atzean klase baten edo beste baten interesak identifikatzen ikasten ez duten bitartean”. Ideia honetatik sortutako burgesiarekiko eta sozialdemokraziaren morroi-sektoreekiko ezinbesteko mesfidantza gakoa izan zen “Botere guztia sovietetara!” leloa errealitatea bihurtzeko.

Iñaki Etaio, Askapenako kidea

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Errusia  |  1917ko Errusiar Iraultza

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Indar aurrerakoien borroka Latinoamerikan

Latinoamerikako bataila gogorra izaten ari da. Inflexio puntua, Lula da Silvak azaldu bezala, 2009an gertatu zen Barack Obamak kargua hartu zuen unean: “Brasilekiko harremanetan George W. Bush eta Condoleezza Rice askoz ere demokratagoak izan ziren Obama eta Hillary Clinton baino”. Obamak, 2009ko ekainaren 28an, kargua hartu eta sei hilabetetara, Hondurasko estatu kolpe militarra babestu zuen. Ondoren, hainbat herrialdetan esku-hartze edota desegonkortze estrategia anizkoitzak jarri... [+]


Migrazioak eta garapena? Win-win eszenatokia posible ote?

Azken aste hauetan, berriz ere, migrazioei loturiko gaiek indarra hartu dute agenda politiko europarrean. Hartu behar diren neurrien artean migrazio guneak diren lurraldeen garapena bultzatu behar dela entzun da behin baino gehiagotan. Horrela, fluxuak baretzeko –baina ez hori bakarrik– migratzaileek beraiek garapen hori bultzatu dezaketela azpimarratzen da. Bitxia bada ere, diskurtso hori migrazioen inguruko eztabaidan kokatzen diren muturretan entzun dezakegu. Frantziako Fronte... [+]


2018-07-22 | Edu Zelaieta Anta
Gol mundiala

Bukatu da, ederra kostata hori bai, munduko futbol txapelketa. Gauzak zer diren, baina, munduko txapelketaren ondotik ikusi dut nik gol mundial bat, telefono konpainia baten kaleko iragarki batean. Jokalaririk edota belarrik ez bazegoen ere, marketinaren gol bikaina iruditu zait, erretorika saltzaileak maite dituen letra handitan, gazteak erakartzeko asmoz: “Gu gara beti konektatuta egoten direnak”.

Konpainiak “eskaintzen” duen produktua gehiago saldu nahian,... [+]


2018-07-22 | Irati Elorrieta
Lorategi birtualak

Txakurrak jabearen antza izaten du. Lorategiak ere bai. Batek atzeko patio batean, zementu artean, pintura poteak, baldeak, tinak asto-kakaz bete ditu eta kalabaza, tomate, kaputxinak, kolore askotariko loreak nahasian landatu ditu. Alboko patiotik bereizten duen hesiaren beste aldean, terraza minimalista batean, etzaulki bat, liburu bat mahaitxo gainean. Auzokoak zeramikazko lorontzi erraldoi batean sartu du, pintatu egin duela dirudi, kaktus erraldoi bat. Besoak bihurrituta ditu landareak,... [+]


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-16 | Iñaki Etaio
Iruñeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


2018-07-15 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat zalantzarik; izan ere urtea emankorra izan da, eta makina bat ekitaldi, mota askotako, egin izan dira urtean zehar azken omenaldi hau arrakastatsua izan dadin; ez alferrik, prestaketa lanak duela urte eta erdi hasi ziren,... [+]


Besaulkiko tronutik

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio,... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude