Bizikleta martxa egingo dute Donostian, hiriko ondare historikoa babesteko

  • Ondarretatik Uliara bitartean arriskuan dauden lekuak bisitatuko dituzte larunbat goizean. Hiru orduko ibilaldia egingo dute, goizeko 11:00etan hasita.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi
2016ko irailaren 16a
Donostian larunbatean egingo duten bizikleta martxa iragartzeko kartela.

Donostiako hiri ondarea babestea xede duten zenbait elkartek bizikleta martxa bat antolatu dute larunbaterako. “Donostiako ondarea arriskuan” lelopean, hiriko leku ezberdinak bisitatuko dituzte, ibilbide ludiko bat osatuz herritarrek haien berri izan dezaten. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Europako ondarearen eguna dela aprobetxatuz.

Ancora elkarteko Alberto Fernandez, SOS Mirakruz 19 elkarteko Josean Arrieta eta Uliako bizilagunen elkarteko Leire Rodriguezek aurkeztu dute egitasmoa, eta zehaztu dute ondarearekiko sentsibilizazioa eta aldarrikapena bateratu nahi dituztela bizikleta martxan.

Ondarretan ekingo diote hiru orduko ibilbideari. Villa Kanimar (Infanta Cristina, 18) bisitatuko dute lehendabizi, handik San Bartolome komentura joateko. Handik Villa Zerutxo eta Villa Argialdera igaroko dira (Aldapeta 1 eta 5),eta Urbieta kaleko Arte Ederren eraikina bisitatuko dute gero. Mirakruzeko Flamenkoenea eta Uliako Mintegiak bisitatuta amaituko dute txangoa, piknik batekin.

 

Kanal hauetan artxibatua: Ondare arkitektonikoa  |  Donostia

Ondare arkitektonikoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-01 | ARGIA
"Munduko argazki lehiaketarik handiena" Euskal Herrira ekarri dute

Wikipedia osatzen laguntzen duten bolondresek antolatutako argazki lehiaketa da "Wiki Loves Monuments". Monumentu eta ondarearen inguruko argazkiak denen eskura jartzeko asmoz sortu zen ekimena. Egun 76 herrialdetan antolatzen da eta aurten, lehen aldiz, Euskal Herrian parte hartzeko aukera izango da.


2017-05-30 | Arabako Alea
Eragin handiak izango ditu Barrongo urtegiaren obrak ondare arkeologikoan

Laurogeitik gora errota, zubi, aztarnategi, ermita, gaztelu, bide eta antzinako herrixka harrapatuko ditu Barrongo urtegiak. 431.645 euroko inbertsioa kalkulatu dute ondare arkeologikoan izango dituen kalteak txikiagotzeko.


Ikatza, artzapezpikuari

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak ikatza eramanen dio beste behin artzapezpikuari "herriarenak beharko luketen eraikinak Elizaren izenean jartzen segitzeagatik".


2016-10-30 | Sergio Suhigarai
Artxandako jolas parkeari agur betiko

1974. urtean ireki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Artxandako Jolas Parkea. Garai hartan Europako parkerik modernoena omen zen, inoiz ikusi gabeko atrakzioak ei zituen. Hasiera oso arrakastatsua izan zen eta urtero atrakzio berriren bat inauguratzen zuten, adibidez, lehena zoologikoa izan zen 1975ean.


Kutsadura Taj Mahal horitzen ari da

Urteak dira Taj Mahaleko marmol zuria horitzen ari dela, aldian-aldian tratamendu berezia ematen dioten arren; mausoleo ezagunaren azala ezin da urez garbitu eta peeling moduko bat egiten diote, buztin geruzak ipiniz eta kenduz. Georgiako Teknologia Institutuko Mike Berginek horitzearen jatorria ikertzea erabaki zuen eta marmola uretan disolba ezin daitezkeen karbono partikula oso txikiek zikintzen dutela ondorioztatu du. Partikula horiek argi ultramorea xurgatzen dute eta horregatik hartzen du... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude